Leucocoprinus birnbaumii
Leucocoprinus birnbaumii | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leucocoprinus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leucocoprinus birnbaumii Singer, 1962 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus birnbaumii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Leucocoprinus birnbaumii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Badirudi jaten badira urdailean arazo nabarmenak sortzen dituztela.
Sinonimoa: Lepiota luteus.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai formakoa, kolore hori bizikoa, ertza ildaskatua eta erdian titi apur batekin eta ezkata arre-herdoilez estalia.
Orriak: Estu, kapelaren kolorekoak baino zurbilagoak eta ertza marroiz punteatuta.
Hanka: 5-8 x 0,3-0,4 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, goranzko eraztun batekin eta oinaren oinarri lodiagoarekin.
Haragia: Horixka. Usaina eta zaporea ez dira hautemangarriak.[2]
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Leucocoprinus aureofloccosus eta Leucocoprinus straminellus delakoekin nahas daiteke, horixkak, baina kapela txikiagoarekin.
Sasoia eta lekua
Materia organikoan edo zurezko hondakinetan aberatsak diren lekuetan hazten da, loreontzietan, ongarritutako jardinetan eta negutegietan.[4]
Banaketa eremua
Amerikako eskualde tropikal eta subtropikaletako espeziea da, baina oso ohikoa da klima epeleko negutegietan eta loreontzietan ere.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 548 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 326 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). [Es Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1393937
- Multimedia: Leucocoprinus birnbaumii / Q1393937
- Espezieak: Leucocoprinus birnbaumii