Hurrizti-esneki berde
Hurrizti-esneki berdea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius pyrogalus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus pyrogalus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hurrizti-esneki berdea (Lactarius pyrogalus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikotasun-sumagarria. Lactarius generoko espezierik minenetakoa da, ahoa erre egiten du.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, batzuetan eremu zirkularrekin, laster lautua eta hondoratua, gero zabaldu egiten da eta azkenik inbutu forma hartzen du, ertza biribilduta, gero makurtua, mehea, zeharrargitsua, sarritan lobulatu-uhindua. Azala hezea, baina ez likatsua, ez oso sendoa, distiratsua, gris arre-oliba kolorekoa izatetik gris-beix edo gris-okrea izatera pasatzen da.
Orriak: Itsatsiak, krema-okre kolorekoak, gaztetan estu samar, gero zabal, hainbat tamainatako orritxoekin, zahartzean esporen hautsez estaliak.
Hanka: 3 - 8 x 0,5 - 1,5 cm-koa, betea, oinarrirantz mehetua, kapelaren kolore berekoa edo pixka bat zurbilagoa, gaztetan pruinaduna, gero lehorra eta fin-fin zimurtua.
Haragia: Lehenengo sendoa, gero biguna, kotoikara, krema kolore zurbilekoa, grisaxka kapelaren azalaren azpian, usain ahula, frutaren antzekoa. Latex zuria eta ugari, oso akrea, azkar gogortzen da, pixka bat hori-oliba kolorekoa lehortzen denean, potasak berehala hori-urre kolorez koloreztatzen du.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac, lactis", esnetik dator; esneari dagokio, latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Pyrogalus epitetoa grekotik dator, sua esan nahi duen "pyr" hitzetik eta latex esan nahi duen "gala" hitzetik. Bere latexak ahoa erre egiten duelako.
Jangarritasuna
Susmagarria da.[3]
Nahasketa arriskua
Lactarius circellatus delakoarekin, baina honen kapelak eremu zirkularrak ditu eta hainbat hostozabalen azpian ateratzen da, batez ere xarmatan (Carpinus betulus)[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, hurritzen (Corylus avellana) azpian ateratzen da.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika eta Europa.
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 527 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 371 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 543 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 84 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1784373
- Multimedia: Lactarius pyrogalus / Q1784373
- Espezieak: Lactarius pyrogalus