2005eko Espainiako Traineru Txapelketa

2005eko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 58. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 21ean jokatu zen Vigon, eta Astillerok bere bosgarren garaipena lortu zuen, hirugarrena jarraian.

Historia

Bosgarren urtez jarraian euskaldunek uko egin zioten parte hartzeari arrazoi politikoak zirela medio. Horrela beraz bost traineru galiziar eta hiru kantabriar aritu ziren lanean eta kantabriarrek bete zituzten lehen hiru postuak.

Larunbatean sailkapen estropada jokatzekoa zen arren, Vigo ondoko sute bat itzaltzeko ura jasotzen aritu ziren hidrohegazkinak eta ezin izan zen estropada jokatu. Igandean beraz bi txandatan aritu ziren traineruak eta guztiek izan zuten Espainiako txapelketa irabazteko aukera.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Galizia CR Ares
Kantabria SDR Astillero
Galizia CR Cabo da Cruz
Kantabria SDR Castro Urdiales
Galizia CR Mecos (O Grove)
Kantabria SDR Pedreña
Galizia SD Samertolameu
Galizia SD Tirán
Santa Olalla de Lubre
San José XIII
Cabo da Cruz
La Marinera
Mequiña
Marina de Cudeyo
Meiramar
Pereira
?
Izortz Zabala
Jose Luis Quintans
Iker Gimeno
Fran Gonzalez
Borja Gómez
?
Raúl Rey "Ruli"

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Astillero 20:12:73
-
2 Castro Urdiales 20:21:26 0:08:53
3 Pedreña 20:30:93 0:18:20
4 Cabo da Cruz 20:47:37 0:34:64
5 Samertolameu 21:00:10 0:47:37
6 Mecos 21:06:98 0:54:25
7 Tirán 21:24:87 1:12:14
8 Ares 21:42:54 1:29:81

Tripulazio irabazlea

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492213
  • Wd Datuak: Q20492213


Espainiako Traineru Txapelketak

194419451946194719481949195119521955195719581959196019611962196319641965196619671968196919701971197219731974197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004 • 2005 • 2006200720082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024