1955eko Espainiako Traineru Txapelketa

1955eko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 9. ekitaldia) urte honetako irailaren 6an jokatu zen Santanderren, eta Oriok bere laugarren txapelketa irabazi zuen.

Historia

Traineruen kopuru eskasaren erruz 1953 eta 1954 urteetan ez zen Espainiako txapelketarik jokatu. 1955ean talde kantabriarrak animatu nahian Santanderren antolatu zen Espainiako Txapelketa berria baina ez zuen arrakastarik izan eta 1952ko talde berak aurkeztu ziren, Orio, Iberia eta Remeros del Nalón.

Orio Kontxako Banderaren irabazlea izanik bera zen faboritoa baina Iberia batel eta trainerilletan Espainiako txapelduna izan zenez lehia parekatua espero zen. Ez zen ordea emoziorik egon eta gipuzkoarrak erraz nagusitu ziren.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria CDR Iberia (Sestao)
Asturiasko Printzerria CD Remeros del Nalón (Soto de Barco)
?
?
?
Inazio Sarasua
Andoni Arraiz
Genaro Fernández Pérez

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Orio 20:55:0/5
-
2 Iberia 21:24:0/5 0:29:0/5
3 Remeros del Nalón 22:11:0/5 1:16:0/5

Tripulazio irabazlea

  • Emen Gatoxti (Orio)
    • Patroia: Inazio Sarasua
    • Arraunlariak: Antonio Mujika, Joakin Fresnedo, Juan Lizarralde "Altxerri", Inazio Erkizia, Bizente Elizondo, Batista Oliden, Alejandro Oliden, Antonio Oliden, Imanol Ikutxa, Julian Pikabea, Tiburtzio Etxeberria, Bizente Zinkunegi eta Patxi Urdangarin.

Ikus, gainera

  • Espainiako Traineru Txapelketa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492048
  • Wd Datuak: Q20492048


Espainiako Traineru Txapelketak

19441945194619471948194919511952 • 1955 • 19571958195919601961196219631964196519661967196819691970197119721973197419751976197719781979198019811982198319841985198619871988198919901991199219931994199519961997199819992000200120022003200420052006200720082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024