Zubietako Batzarra

Zubietako Batzarra
Irudia
Motabiltzar
Denbora-tarte1813ko irailaren 8a - 1813ko irailaren 9a
KokalekuAizpurua baserria

Zubietako Batzarra 1813an Gipuzkoako Zubieta herrian, Donostiako aldirietan, irailean egin zen biltzar historikoa izan zen, non Donostiako jauntxoek, Donostiako Setioaren eta erreketaren jarraian, hiriaren berreraikitzeko asmoak abiatu zituzten. Erreketa 1813ko abuztuaren 31n izan zelarik, irailaren 8an eta 9an izan zen Zubietako Batzarra, hiru junta edo bilkuratatan zehaztua, gaztelerazko aktetan jaso zenez.

Batzarra Aizpurua baserrian egin zen,[1] eta bertaratuek hiru juntatako aktak jaso zituzten, bata irailaren 8koa, eta beste biak biharamunekoak, goizeko eta arratsaldeko saioetakoak.[2]

Oroigarriak

1913an Donostian eraikin zen Mendeurreneko Monumentuaren motibo nagusietako bat Zubietako Batzarra izan zen, friso batean Zubieta zioen eskultura multzo batek adierazia. 1924an eraitsi zen monumentua, baina parte batzuk eta Zubieta frisoa Ateak eskulturan daude 21. mendean, Donostiako biribilgune batean. San Telmo museoan (Donostia) Batzarra irudikatzen duen 1913ko margolan anonimo bat ere gordetzen da, eta aktak sinatzeko erabili zen tintontzia ere bai.[3]

1879tik Polloeko hilerrian (Donostia) monumentu bat dago Batzarreko partaide batzuk abizenez omentzen dituena.[1]

Iruditegia

  • Aizpurua etxea 21. mendean.
    Aizpurua etxea 21. mendean.
  • Akten faksimila.
    Akten faksimila.
  • Oroigarria Polloen, partaide batzuen deiturekin.
    Oroigarria Polloen, partaide batzuen deiturekin.
  • Desagertutako Mendeurreneko Monumentua, eskubian Zubietako multzoa.
    Desagertutako Mendeurreneko Monumentua, eskubian Zubietako multzoa.
  • 1913ko margolan anonimoa (San Telmo Museoa).
    1913ko margolan anonimoa (San Telmo Museoa).

Erreferentziak

  1. a b «05. Zubietako batzordeari monumentua - 1813 - Polloe - Ataria» Polloe (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  2. (Gaztelaniaz) Gipuzkoako Foru Aldundia, GFA. Memorables Actas de Zubieta. (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  3. (Gaztelaniaz) San Telmo Museoa, Museotik. (2023-12-28). «La sesión de Zubieta» museotik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q127765130
  • Commonscat Multimedia: Zubietako Batzarra (1813) / Q127765130

  • Wd Datuak: Q127765130
  • Commonscat Multimedia: Zubietako Batzarra (1813) / Q127765130