Zor gorrotagarri

Zor gorrotagarria agintariek jakinaren gainean estatuaren edo herrialdeko herritarren interesen kontra egindako zorra da[1].

Alexander Nahum Sack finantza zuzenbideko irakasle errusiarrak definitu zuen kontzeptu juridiko hori 1927an, eta harrezkero hainbat aldiz erabili izan da nazioarteko zuzenbidean. AEBek, adibidez, hainbat aldiz erabili dute zorrak ez ordaintzeko[1].

Sacken arabera, hiru faktore bildu behar ditu zorrak gorrotagarria izateko[1]:

  • Gobernuak mailegu bat hartzea herritarrek jakin barik.
  • Mailegu hori herritarren interes mesederako ez erabiltzea.
  • Mailegu emaileak aurreko bi faktoreak ezagutzea eta, hala ere, mailegua ematea lor ditzakeen irabaziengatik.

Erreferentziak

  1. a b c «Gakoak»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2014-09-28

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1518365
  • Wd Datuak: Q1518365


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.