Zaragozako Lonja

Zaragozako Lonja
Kultura ondasuna
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
Comarca of AragonZaragoza Comarca
Aragoiko udalerriaZaragoza
Koordenatuak41°39′21″N 0°52′36″W / 41.65589°N 0.87664°W / 41.65589; -0.87664
Map
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001029

Zaragozako Lonja edo Burtsa (gaztelaniaz Lonja de Zaragoza, aragoieraz Loncha de Zaragoza) estilo errenazentistako eraikin zibil bat da. Bere garaian Zaragozan hiriko ekonomia eta merkataritza jardueretara zuzendua, 21. mendean Udalaren erakusketa areto gisa balio du.

Historia eta ezaugarriak

Eraikina 1541 eta 1551 artean eraiki zen Don Hernando de Aragónek (1498-1575) eskatuta, zeinak hiriari leku publiko bat eskaini nahi zion, merkatariak euren negozietarako elkartzeko. Juan de Sariñena arkitekto eta proiektu zuzendariaren planoen arabera eraiki zen.

Aragoiko eraikin errenazentistarik garrantzitsuenetakoa da. Estilo hau herrialdean izan zuen lehena izan zen, Italiako Quattrocentoko Florentziako jauregiek eraginda, baina Aragoiko mudejar estiloaren ñabardurak jaso zituen. Hain zuzen ere eraikuntza-materiala adreilua da, Aragoiko arkitekturan ohikoa dena, non ez den material pobretzat hartzen baina arte islamikoaren eraginez erabili ohi dena. Estilo bertsua Aljaferia jauregian eta monumentu mudejarretan ikus daiteke.

Adreiluen gainean, azulejuak eta igeltsuzko erretratu polikromatuak nabarmentzen dira baita ere.[1]


Eraikina oinplano angeluzuzenaren arabera eraiki zen. Fatxaden kanpoko altxaera hiru mailatan egituratzen bada, barruko bolumenak solairu bakarra du. Ganga estilo gotikokoa da.

  • La Lonja photographiée par Jean-Auguste Brutails
    Jean-Auguste Brutails-ek eginiko argazkia
  • Décoration de portraits en plâtre polychrome de la façade
    Fatxadako igeltsu polikromatutako erretratuen dekorazioa
  • Voûte de la Loge
    Ganga

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Fayanás Escuer, Edmundo. (2024-03-16). «La Lonja de Zaragoza» Nuevatribuna (Nueva Tribuna) (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Loge de Saragosse» artikulutik itzuli da; zehazki, 2019-10-15eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3836672
  • Commonscat Multimedia: Lonja de Zaragoza / Q3836672

  • Identifikadoreak
  • SUDOC: 167662090
  • Lekuak
  • OSM: 1352304
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0001029
  • SIPCA: 7-INM-ZAR-017-297-043
  • Wd Datuak: Q3836672
  • Commonscat Multimedia: Lonja de Zaragoza / Q3836672