Zabaldu.com

Zabaldu.com logoa
Zabaldu.com logoa

Zabaldu.com albisteak elkarbanatzeko euskara hutsezko egitasmoa izan zen. Proiektua ingelesezko digg.com eta gaztelaniazko meneame.net-en ildo beretik garatu zen, izan ere azken honek eskaintzen duen kode irekian oinarrituta bait zegoen. 2006ko Martxoaren 26an jarri zen abian.

Erregistratutako edozein erabiltzailek eman zezaken Interneten aurkitutako albisteen berri eta horrela guztiok egindako albiste ilara bat sortzen zen. Irakurle guztiek zuten albisteak bozkatzeko aukera, eta horrela, boto gehien jasotzen zituzten albisteak webguneko azalera pasatzen ziren.

Funtzionamendua

Horrela dabil, gutxi gorabehera: irakurle batek albiste bat aurkitzen du Interneten, eta interesgarria iruditzen zaio. Zabaldu.com-era bidaltzen du, gainerako irakurle euskaldunek ere izan dezaten horren berri. Beste irakurleek interesgarri iritziz gero, boto bat emango diote. Hainbat boto jasotakoan, albistea azalean agertuko da, boto gehien jasotzen dituzten albisteen ondoan.

Hori guztia boto ponderatu sistema baten bidez, zeini deitzen zaion karma. Horren arabera, albisteak sarri bidaltzen dituenaren botoak gehiago balio du behin bakarrik bidaltzen duenarenak baino.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Meneame.net
  • (Ingelesez) Digg.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269137
  • Wd Datuak: Q12269137