Yumbilla ur-jauzia

Yumbilla ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak5°55′12″S 77°54′04″W / 5.9199°S 77.9012°W / -5.9199; -77.9012
KokapenaAmazonas Department (en) Itzuli
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaAmazonas Department

Yumbilla ur-jauzia (gaztelaniaz: Catarata Yumbilla) Peruko oihanean aurkitzen den ur-jauzi bat da, World Waterfall Database webgunearen arabera munduko bosgarren ur-jauzi garaiena da[1], eta Peruko bigarren altuena Hiru ahizpen ur-jauzien atzetik.[1]

Kokapen geografikoa

Peruri dagokion Amazonas oihanaren barnean aurkitzen da, Pedro Ruiz hiritik 9 kilometro ipar-ekialdera.

Deskribapena

Andeen mendilerroan sortzen da, San Francisco leizean itsas mailatik 2.723 metrotara. Jarraian dauden lau jauzik osatzen dute, guztira 895,4 metrotako altuera osatuz. Ur-jauzi horretako urak Utcumbamba ibaiaren erdiko arroan isurtzen dira.[2]

Historia eta turismoa

Inguruko biztanleek betidanik ezagutu izan zituzten ur-jauziak, eta bertakoek kondaira eta mito ugari zituztenez ez zen handik kanpora ezagutzen[3]. 2007an Peruko Geografia Institutu Nazionalak altuera neurtu zuen eta munduko bosgarrena zela iragarri zutenean turisten interesa piztu zen.[4]

Inguruan dauden Gocta eta Chinata ur-jauziekin batera "Ur-jauzien ibilbidea" ezarri zen. Bertako biztanleak arduratzen dira turistentzako zerbitzuak emateaz. Gobernuak dena dela natura kontserbatzeko babes eremuak ezarri ditu ibilbidearen inguruan.

Iruditegia

  • Yumbilla ur-jauzia.
    Yumbilla ur-jauzia.
  • Yumbilla ur-jauzia.
    Yumbilla ur-jauzia.
  • Yumbilla ur-jauziaren inguruko oihana
    Yumbilla ur-jauziaren inguruko oihana

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Tallest and Largest Waterfalls at the World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  2. (Gaztelaniaz) Meza, Jeimis Royler Yalta; López, Rolando Salas; Torres, Robert Jackson Pérez; Chacón, Samuel Abraham Quispe. (2014). «Análisis morfométrico de las microcuencas en el ámbito de las cataratas de Gocta, Chinata y Yumbilla-El Chido, región Amazonas» INDES Revista de Investigación para el Desarrollo Sustentable 2 (2): 60–69 Doi:10.25127/indes.201402.006.  doi:10.25127/indes.20142.119. ISSN 2520-0119. (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) RedacciónRPP. (2018-10-27). «La otra ruta | El guardián de las cataratas | RPP Noticias» rpp.pe (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  4. www.wondermondo.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q38323
  • Commonscat Multimedia: Yumbilla Falls / Q38323

  • Wd Datuak: Q38323
  • Commonscat Multimedia: Yumbilla Falls / Q38323