Yantra Mandir
Yantra Mandir | |
---|---|
जंतर मंतर, जयपुर | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Rajastan |
Division of Rajasthan | Jaipur division |
Indiako barruti | Jaipur barrutia |
Hiria | Jaipur |
Koordenatuak | 26°55′29″N 75°49′30″E / 26.9247°N 75.825°E / 26.9247; 75.825 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVIII. mendea |
Arkitektura | |
Azalera | 1,8652 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1338 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 2010 (XXXIV. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Yantra Mandir ezagunagoa Jantar Mantar izenarekin, Jai Singh II-ak Indiako Jaipur hirian XVIII. mendean eraikitako behatoki astronomiko erraldoia da.
Etimologia
Yantra edo Jantar hitzek tresna esan nahi dute eta Mantar hitzak aldiz kalkulatu. Beraz Jantar Mantar "kalkulatzeko tresna" izango litzateke.
Historia
Jai Singh II-ak bost behatoki astronomiko eraiki zituen Indian, famatuenak Delhikoa eta Jaipurrekoa izanik. Delhikoa izan zen eraiki zuen lehena eta ondoren 1727 eta 1734 artean Jaipurkoa egin zuen. Azken hau da hobekien mantentzen dena.
Deskribapena
14 instrumentu talde daude bertan eta hauekin denboraren neurketak, eklipseen iragarpenak, izarren kokapenak, planeten deklinazioak eta argizagien garaierak neur daitezke besteak beste.
Samrat Yantra
Jantar Mantarreko tresnarik ikusgarriena da. 27 metroko altuera duen eguzki erlojua da. Harriz eta marmolez egina dago eta azpiko diskoak marmol eta brontze plakak daude. Izugarri zehatza da, izan ere hain handia izanik itzala segundoko milimetro bat mugitzen da. 1901ean berriztu zen eta 1948 Indiako monumentu nazional izendatu zuten.
Irudiak
- Jantar Mantar
- Jai Prakash Yantra
- Eguzki erloju bat
- Narivalaya Yantra
Kanpo estekak
- Datuak: Q508634
- Multimedia: Jantar Mantar (Jaipur) / Q508634
Gizateriaren Ondarea Indian | ||
---|---|---|
Kulturala |