Xahzadeh lorategia

Xahzadeh lorategia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaKerman
Koordenatuak30°01′26″N 57°16′56″E / 30.02388°N 57.28209°E / 30.02388; 57.28209
Map
Inaugurazioa1897
Arkitektura
EstiloaQajar architecture (en) Itzuli
Azalera5,5 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia1372-006
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Xahzadeh lorategia (persieraz: باغ شازده‎Bāgh-e Shāhzadeh, euskaraz: «Printzearen lorategia») Mahan herritik hurbil kokatua, Iranen, persiar lorategi historiko bat da. Oasi bat eratzen du basamortuaren erdian eta takht eresuaren adibidea da, klima erdi-arido bereziki lehorrean sortua ureztatze metodo berritzaileei esker. Ohargarria ere bada uraren erabilera era berean funtzionala eta estetikoa delako[1].

2011ko uztailaren 18an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia

Lorategia 1850ean diseinatu eta landatu zen Mohammad Hassan Khan Qajar Sardari Iravani qajar printzearentzat, eta 1873an Abdolhamid Mirza gobernadoreak handitua. Berau hil zenean 1890ko hamarkada hasieran, lanak eten eta lorategia amaitzeke geratu zen. Erdiko pabilioia printzearen udako egoitza zen. XX. mendean hainbat aldiz zaharberritu zen, batez ere 2003ko Bamgo lurrikararen ondoren.

Ezaugarriak

Ubidea ardatz nagusian
Pabilioia eta mailak (takht)

Xahzadeh lorategia 5,5 ha-ko laukizuzen handi bat da, 400 m luze eta 120 m zabal, horma garai batez inguratua basamortutik babesteko. Ardatz nagusi baten inguruan egituratua dago, sarrera nagusitik behealdean eta pabilioia goialdean duela. Barneko antolamendua maila zapaletan oinarritzen da, ardatz nagusian kokatuak, takht ("mailak") ereduari jarraiki[2].

Landaredia diseinu konplexu baten arabera antolatua dago, non zuhaitz eta zuhaixken kokaerak itzal eta sasoiko kolore eskema zehatzak definitzen dituzten. Hainbat zuhaitz mota aurki daiteke, bere ezaugarriengatik erabiliak. Pinu eta zedroak, hostoiraunkorrak biak, basamortutik datorren haizea gelditzeko. Zumar, makal, lizar eta platanoek itzala sortzen dute. Ipar-ipuru, kotoneaster eta pirakantak apaingarritzat erabiltzen dira. Fruitu arbolak ere erabilitzen dira, batez ere sektore edo karts ezberdinetan: mahatsa, sagarra, udarea, abrikota, mingrana, irasagarra, mertxika eta arana[3].

Erreferentziak

  1. UNESCO, Évaluation..., 2011, 171 or.
  2. UNESCO, Évaluation..., 2011, 168 or.
  3. UNESCO, The Persian Garden, 2011, 220-221 or.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q619742
  • Commonscat Multimedia: Shazdeh Garden / Q619742

  • Wd Datuak: Q619742
  • Commonscat Multimedia: Shazdeh Garden / Q619742


Iran Gizateriaren Ondarea Iranen Iran

Armeniar monasterioen multzoa Iranen  • Bam eta bertako kultura paisaia  • Behistun  • Chogha Zanbil  • Maimand eta bertako kultura paisaia  • Golestan jauregia  • Gonbad-e Qabus  • Isfahango Meskita Nagusia  • Naqsh-e Jahan plaza  • Pasargada  • Persepolis  • Persiar lorategiak  • Xahr-i Sokhta  • Safi al-Din xekearen hilobia  • Soltaniyeh  • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa  • Susa  • Tabrizko bazarra  • Takht-e Soleiman  • Persiar qanatak  • Lut basamortua  • Yazd  • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean