William Dunbar

William Dunbar (Ekialdeko Lothian?, Eskozia, 1460 - ?, 1530 inguru) eskoziar poeta izan zen. Frantziskotarra. Frantzia eta Ingalaterra ibili zituen. Gero, Jakue IV.a Eskoziako erregearen gortean jardun zuen. Poema alegorikoaren tradizioari jarraipena eman zion.

Obra nagusiak: The thrissil and the rois (1503, Kardabera eta larrosa), The dance of the sevin deidlie synnis (Zazpi bekatu nagusien dantza) eta The two mariit wemen abd the wedo (Bi emakume ezkonduak eta alarguna).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.