Wadōkaichin

Wadōkaichin
Irudi gehiago
Fabrikazioa
FabrikatzaileaQ11650312 Itzuli
Historia
AurrekoaFuhonsen (en) Itzuli
HurrengoaMan'nentsūhō (en) Itzuli
Sorrera708ko abuztuaren 29a
Honen parteKōchōjūnisen (en) Itzuli

Wadōkaichin (和同開珎) edo Wadō-kaihō Japonian egindako moneta ofizial zaharrena da. 708ko abuztuaren 29an aipatzen da lehen aldiz, Genmei enperatrizaren garaian[1]. Japonian egindako txanponik zaharrena zela uste bada ere Asukan aurkitutako hainbat Fuhon-sen (富夲銭) zaharragoak dira, agian 683koak.

Deskribapena

Wadōkaichin moneta sortu zen kobre mea handi bat aurkitu zenean VIII. mendean Japonian[2]. Txanponak, borobilak eta zulo karratu batekin erdian, 958. urtera arte erabili ziren, jūnizeni edo kōchō jūnisen (皇朝十二銭) izeneko sailaren barruan[3].

Txinako Tang dinastiaren txanponetan oinarritu ziren, Kaigen Tsūhō izenekoak (開元通宝), Chang'anen 621ean sortu zirenak. Txinatar txanponak bezala, 2,4 zentimetroko diametroa eta 3,75 gramoko pisua zuten.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Nipon o daï itsi ran; ou, Annales des empereurs du Japon. Oriental Translation Fund 1834 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  2. «Four Wadokaichin Coins Discovered Under East Pagoda of Yakushi-ji Temple» primaltrek.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  3. (Ingelesez) Louis-Frédéric. (2002). Japan Encyclopedia. Harvard University Press ISBN 978-0-674-01753-5. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3565040
  • Commonscat Multimedia: Wadōkaichin / Q3565040

  • Wd Datuak: Q3565040
  • Commonscat Multimedia: Wadōkaichin / Q3565040