28 tennis singles (en) (1999ko apirilaren 12a) 1 tennis doubles (en) (2003ko irailaren 8a)
Parte-hartzailea
tennis at the 1996 Summer Olympics (en) tennis at the 2004 Summer Olympics – women's doubles (en) tennis at the 2008 Summer Olympics – women's doubles (en)
Lateralitatea
eskuina
Pisua
60 kilogramo
Altuera
169 zentimetro
Virginia Ruano Pascual (Madril, 1973ko irailaren 21a) espainiar tenislari ohia da. Arrakasta moderatua izan zuen banakako txapelketetan, Emakumezkoen Teniseko Elkarteko (WTA) hiru titulu irabazi baitzituen, baitaGrand Slameko bi final-laurden eta 30. postura iritsi zen rankingean, baina bikoteka arrakasta handiagoa izan zuen.
43 WTA titulu irabazi zituen. Besteak beste, hamaika Grand Slam txapelketetan: hamar emakumezko binakakoan (zortzi Paola Suárez-ekin, eta bi Anabel Medina Garrigues-ekin) eta bat bikote mistoetan (Tomás Carbonell-ekin). 2002tik 2004ra, Suárezekin batera, Grand Slam txapelketako bederatzi finaletara iristea lortu zitun jarraian (bost irabazi zituen), eta jokatu zituten Grand Slam txapelketako azken hamabi finalerdiak lortu zituzten. 2009ko Wimbledoneko finalerdietan galdu zutenean amaitu zen garaipen seriea. Suarezekin batera, ITFko munduko txapeldunak ziren elkarren segidako hiru urteetan (2002-2004).