Vincent Nsengiyumva

Vincent Nsengiyumva
1. Artzapezpiku katolikoa

1976ko apirilaren 10a - 1994ko ekainaren 7a - Thaddée Ntihinyurwa
Elizbarrutia: Kigaliko artxidiozesia
2. elizbarrutiko apezpiku

1973ko abenduaren 17a -
← Aloys Bigirumwami - Wenceslas Kalibushi →
Elizbarrutia: Nyundoko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaMusanze District (en) Itzuli, 1936ko otsailaren 10a
Herrialdea Ruanda
HeriotzaKabgayi (en) Itzuli, 1994ko ekainaren 7a (58 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaNational Republican Movement for Democracy and Development (en) Itzuli

Vincent Nsengiyumva (Rwaza, 1936ko otsailaren 10a – Kabgayi, 1994ko ekainaren 7a) ruandar elizgizon katolikoa izan zen. 1973tik 1976ra Nyundoko apezpikua izan zen, eta 1976tik hil zen arte Kigaliko artzapezpikua.

Bizitza

Vincent Nsengiyumva Rwazan jaio zen 1936an eta 1966ko ekainaren 18an apaiztu zen[1].

1973ko abenduaren 17an Paulo VI.a aita santuak Nyundoko apezpiku izendatu zuen Aloys Bigirumwamiren ordez. 1974ko ekainaren 2an Laurean Rugambwa kardinalak apezpiku ordenatu zuen Nyundoko katedralean[1]. Ecce Adsum leloa hautatu zuen[2]. 1976ko apirilaren 10ean Kigaliko artzapezpiku bilakatu zen[1].

Demokrazia eta Garapenerako Mugimendu Errepublikano Nazionaleko batzorde zentraleko presidente izan zen hamalau urtez, 1990ean Vatikanoko Kuriak esku hartu zuen arte, politikatik alde egiteko aginduz[3][4].

Juvénal Habyarimana presidentearen lagun mina zen eta haren erretratua zuen txapa zeraman meza ematean. Agathe Habyarimana lehen damaren kontzientziako gidaria zen[5]. Tutsiei Ruandako genozidioa probokatzea leporatu zien, eta apaiz tutsien zerrenda Interahamweko miliziei eman zien[6].

1994ko ekainaren 7an, 58 urte zituela, Kabgayiko elizatik gertu hil zuten bi apezpiku, hamar apaiz eta haur batekin batera[7].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
  • Carlo Sacconi kardinala (1851)
  • Edward Henry Howard kardinala (1872)
  • Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
  • Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
  • Arthur Hinsley kardinala (1926)
  • David James Mathew artzapezpikua (1938)
  • Laurean Rugambwa kardinala (1952)
  • Vincent Nsengiyumva artzapezpikua[1]

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) «Archbishop Vincent Nsengiyumva †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  2. (Ingelesez) «Catholic Church in Rwanda» Conférence Episcopale du Rwanda (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  3. (Ingelesez) «Rwanda 10 years on: not forgiven, not forgotten» The Age 2004-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  4. (Ingelesez) Swan, Michael. «Report calls for church to admit role in Rwanda genocide» The Catholic Register: 24. 2000-07-24.
  5. (Ingelesez) «The Army, the Church and the Akazu» Human Rights Watch (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  6. (Ingelesez) Kimenyi, Alexandre. «Journey to the Genocide Country» Kimenyi jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-02-26) (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  7. (Ingelesez) Lewis, Paul. «June 5-10: New Atrocities in Africa; Three Bishops and 10 Priests Are Slaughtered in Rwanda As Tribal Killings Go On» The New York Times 1994-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3559773
  • Wd Datuak: Q3559773