Víctor Sastre Kirol Fundazio Probintziala

Víctor Sastre Kirol Fundazio Probintziala Avilako probintziako El Barraco herrian egoitza duen txirrindularitza eskola da. 2008ko Frantziako Tourraren garailea izan zen Carlos Sastreren aita den Víctor Sastrek zuzentzen du.

Txirrindularitza eskola

Ángel Arroyo izenarekin sortua izan zen, herriko txirrindulari ezagun bat zena, profesionala batez ere 1980ko hamarkadan, 1982ko Espainiako Itzuliaren irabazlea izan zena baina azken etapetako baten dopingaren aurkako kontrol batean positibo emateagatik kendu egin ziotena.

Gaur egun eskolak lau talde ditu, Eskola, Kadeteak, Junior eta 23 urtez azpiko Elite deituak, txirrindularien adinaren arabera.

Víctor Sastre izan da dopingik gabeko txirrindularitzaren babeslerik sutsuenetako bat, eta, aldi berean, Espainiako talentu aurkitzailerik nagusiena.

Eskola honetatik ondoren profesional bihurtu diren zenbait txirrindulari pasa dira. Horien artean:

  • José María Jiménez Sastre, El Chava bezala ere ezaguna, Espainiako Vueltan bederatzi etapa eta mendiko sailkapena lau alditan irabazi zituena, Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketaz gain.
  • Carlos Sastre, 2008ko Frantziako Tourraren garailea, zenbait alditan podiuma zapaldu zuena Tourrean eta Vueltan.
  • Francisco Mancebo, podiuma eta etapa bat Vueltan, Espainiako txapelduna eta Tourreko gazterik hoberena.
  • Pablo Lastras, hiru Itzuli Handietan etapak irabazi dituena.

Hain ezagunak ez diren beste batzuk:

Ikus, gainera

  • Víctor Sastre

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3753174
  • Wd Datuak: Q3753174