Urre-tximeleta ilun

Urre-tximeleta ilun
Irudi gehiago
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaHesperiini
GeneroaThymelicus (en) Itzuli
Espeziea Thymelicus acteon
[[|]]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
OstalariaAlbitz

Urre-tximeleta iluna (Thymelicus acteon) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan, Afrika iparraldean eta Turkian aurkitzen da.

Deskribapena

Europako tximeleta txikienetako bat da. Hegalen zabalera 24-27 mm artekoa da arren kasuan eta 25-28 mm artekoa emeen kasuan. Urre koloreko tximeleta bada ere marroiagoa da geinerako tximeletak baino. Arra gainera emea baino ilunagoa da. Emeek eraztun argi bat erakusten dute aurreko hegaletan. hegalen azpialdea argiagoa izaten da.

Beldarra berdea izaten da, landaretan ongi kamuflatzeko. Burualdea marroia izaten du.

Bizi zikloa

Belar luzeen zati hiletan jartzen ditu emeak bere arrautzak, 5 edo 6 ilara osatuz. Handik beldarra jaiotzen da eta 2'5 cm-tako luzera duenean estalki bat egiten du bertan sartuta negua igarotzeko. Apirila erdialdean agertzen da berriz eta landaretaz elikatzen hasten da. Beti ere belarrekin hodi bat egiten du bertan gordetzeko. Belar luzeen goialdean egoten da, 20-40 cm-ko altueran, hori baita tokirik epelena. Ekaina edo uztailean bi aste pasatzen ditu pupa eran eta handik tximeleta heldua ateratzen da. Irailerarte ikus daitezke urre-tximeleta ilunak hegan.

Iruditegia

  • Tximeleta emea, hegaletan eraztunak ikusten zaizkio.
    Tximeleta emea, hegaletan eraztunak ikusten zaizkio.
  • Tximeleta arra iluna da.
    Tximeleta arra iluna da.
  • Urre-tximeleta ilunaren azpialdea.
    Urre-tximeleta ilunaren azpialdea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q225757
  • Commonscat Multimedia: Thymelicus acteon / Q225757
  • Wikispecies Espezieak: Thymelicus acteon

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 141726
  • BioLib: 51266
  • EOL: 182542
  • Fauna Europaea: 440729
  • GBIF: 1944042
  • GlobalSpecies: 1383715
  • UICN: 174412
  • NCBI: 876078
  • Wd Datuak: Q225757
  • Commonscat Multimedia: Thymelicus acteon / Q225757
  • Wikispecies Espezieak: Thymelicus acteon