Urre-tximeleta handi

Urre-tximeleta handi
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaHesperiini
GeneroaOchlodes
Espeziea Ochlodes sylvanus
Esper, 1777
Banaketa mapa
Datu orokorrak
OstalariaAlka-belar

Urre-tximeleta handia (chlodes sylvanus) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Txina eta Japoniaraino. Belarrak altu hazten diren edozein tokitan nahiko ohikoa da.

Deskribapena

Imagoa

Tximeleta ertaina da izenean "handia" badu ere, 29-34 mm-ko hegal zabalera du[1]. Hegal laranjak ditu eta ertz marroidunak. Tarteka orbai argiago batzuk ere izaten ditu. Hegalen azpialdea berdexka da eta puntu horixkak ditu, belar artean kamuflatzeko balio diotenak[1].

Gorputza berdexka da eta kakodun antenak ditu burualdean.

Beldarra

Beldarrak 28 milimetrotako luzera har dezake. Burua marroi ilun-beltza da, gorputza ordea berdea da[1]. Alboetan lerro horixka bana ditu, azpialdean lerro beltz batek zeharkatzen du gorputza.

Bizi zikloa

Beldarra elikatuko den landarearen hostoen azpialdean jartzen ditu arrautzak emeak. Beldarra jaiotzen da eta neguan lozorroan sartzen da. Udaberrian esnatzen denean beldarrak elikatzen jarraitzen du eta maiatza aldera pupa bihurtzen da. Hiru aste egiten ditu horrela eta ondoren heldua ateratzen da. Abuzturarte ikusi ohi da tximeleta zelaietan[2].

Europa iparraldean errunaldi bakarra izaten du, baina hegoaldean bi edo hiru ere izan ditzake urte batean.

Iruditegia

  • Tximeleta arra.
    Tximeleta arra.
  • Urre-tximeleta handia berdexka da azpialdean.
    Urre-tximeleta handia berdexka da azpialdean.
  • Arraren eta emearen kopula.
    Arraren eta emearen kopula.
  • Beldarra.
    Beldarra.

Erreferentziak

  1. a b c «UK Butterflies - Large Skipper - Ochlodes sylvanus» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Ingelesez) «Large Skipper» butterfly-conservation.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q934570
  • Commonscat Multimedia: Ochlodes sylvanus / Q934570

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 253552
  • BioLib: 51271
  • Dyntaxa: 201031
  • EOL: 960688
  • Fauna Europaea: 440718
  • GBIF: 1946844
  • UICN: 174445
  • NCBI: 876063
  • Wd Datuak: Q934570
  • Commonscat Multimedia: Ochlodes sylvanus / Q934570