Urrats galduen areto

Parisko Justizia Jauregiko urrats galduen aretoa.

Urrats galduen areto esaten zaio, publikoari irekitako eraikin batean (tren geltoki, Udaletxe, justizia jauregi) dependentzia askotara daramaten ateak dituen atarte zabalari.

Arkitektura eta metafora

Areto hauen zentzu arkitektonikoa jendetza handia hartzea da, bakoitzak behar duen eraikinaren dependentzietara modu erosoan bideratuz. Areto horien paradigma justizia-jauregietako bolumen handiko eta sabai altuko espazio dotoreak izan daitezke,[1] non abokatuak, bezeroak eta komunikabideak azken aldiz biltzen diren epaiketa baino lehen. Hor ibiltzen den jendearentzat trantsizio-lekua da kanpo-munduaren eta espazio judizialaren artean, eta hortik "urrats galduen gela" esamoldeak (XVII. mendetik dokumentaturik dagoenak) zentzu metaforikoa ere izatea,[2] noraezean bere destinua aurkitu ezinik dabilen jendeari aplikatua.[3]

Aretoak

Munduko hainbat lekutan aurki ditzakegu izen hau daramaten aretoak, besteak beste:

  • Urrats Galduen Aretoa: Barakaldoko Justizia Jauregia.[4]
  • Salâo dos Passos Perdidos: Paço dos Duques de Bragança (Guimarâes).[5]
  • Sala de Passos Perduts: Güell Jauregia (Bartzelona).[6]
  • Sala de los Pasos Perdidos: Sevillako Alkazarra.[7]
  • Galería de Pasos Perdidos, Espainiako Auzitegi Gorena.[8]
  • Salle des Pas-Perdus: Poitou-ko Kondeen jauregian (Poitiers), Leonor Akitaniakoak eraikia.[9]
  • Salle des Pas Perdus: Parisko Justizia Jauregia.
  • Salón de Pasos Perdidos Juan Domingo Perón: Argentinako Kongresuan,[10] ikuskizunetarako ere erabilia.[11]

Literatura eta arteetan

"Urrats galduen gela" izena edo kontzeptua sorkuntza artistiko ugaritan erabili izan da, hala nola:

  • Jaromil Jireš-en film laburra, The Hall of Lost Footsteps (1960).[5]
  • Maxime Le Forestierren abesti bat, La Salle des pas perdus (1983);
  • Andrés Trapielloren Salón de Pasos Perdidos liburu seriea, 1990ean hasia eta gutxienez 21 alez osatua.[12]
  • Kader Belarbi-ren koreografia bat, Salle des pas perdus (1997).
  • Lagun Izoztua eleberria (Joseba Sarrionaindia, Elkar 2001), "Pauso Galduen Galeria" forman.[13]
  • Coralie Clementeren diskoa, Salle des pas perdus (2001);
  • Julia Billet-en liburu bat, Salle des pas perdus (2003).
  • Rodrigo eta Gabrielaren kanta bat, La Salle des pas perdus (2014).
  • Sara Douglass-en liburua, The Hall Of Lost Footsteps (2021).[14]

Argazki-galeria

Erreferentziak

  1. Définition de la salle des pas perdus[Betiko hautsitako esteka] dans le Dictionnaire de la langue française d'Émile Littré.
  2. (Gaztelaniaz) Ezcurra, Jose Luis Villar. (2021-10-25). «El derecho en el salón de los pasos perdidos» HayDerecho (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  3. « Salle des pas perdus » sur le site Trait de justice.
  4. (Gaztelaniaz) Yumpu.com. «Azpiegituren modernizazioa (PDF, 2,16 KB) - Justizia eta Herri ...» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  5. a b (Ingelesez) «The Hall of Lost Footsteps» The Criterion Channel (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  6. «Sala de passos perduts | Palau Güell» www.palauguell.cat (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  7. (Gaztelaniaz) Sevilla, Real Alcázar de. «Sala de los Pasos Perdidos - Hall of the Lost Steps» Real Alcázar de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  8. «GALERÍA DE PASOS PERDIDOS» www5.poderjudicial.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  9. (Frantsesez) «Salle des Pas-Perdus, Poitiers» montjoye.net 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  10. «Salón de Pasos Perdidos “Presidente Juan Domingo Perón”» www.hcdn.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  11. «'Lagun Onak' abesbatzaren kontzertua Argentinako Kongresuko 'Urrats galduen' aretoan» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  12. (Gaztelaniaz) Ovejero, Félix. (2017-12-04). «Moral y verdad: veinte años del 'Salón de Pasos Perdidos' de Andrés Trapiello» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  13. «Ereduzko Prosa Gaur (EPG) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  14. Douglass, Sara. (2011). The hall of lost footsteps. Ticonderoga Publications ISBN 978-1-921857-05-8. PMC 759102764. (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56319274
  • Commonscat Multimedia: Salle des pas perdus / Q56319274

  • Wd Datuak: Q56319274
  • Commonscat Multimedia: Salle des pas perdus / Q56319274