Ubabako begiratokia

Ubabako amildegia edo Pilatosen balkoia.

Ubabako begiratokia, Ubabako amildegia edo Otsaportilloko Pilatosen balkoia, Urbasa-Andia natura parkean dagoen behatoki eta amildegi bat da, Urbasa mendilerroaren hegoaldeko isurialdean eta Nafarroa Garaian. Bakedano kontzejuaren lursailetan dago, Urederra ibaiaren iturburitik hurbil. Urederra iturburuko ur-jauzia ere amildegiaren beheko aldean dago. Behatoki honetatik Ameskoa eskualdearen ikuspegi bikainak daude.

924 metroko garaieran dago, eta amildegiak 300 metro garaierako erdi-zirkulu itxurako harkaitzezko zirkua osatzen du. Amildegiaren hormak ohiko putre eta sai zurien bizilekuak dira, eta zortea izanez gero ugatzak ere ikus daitezke.

Mendizale, ibiltari eta zikloturisten ohiko helmuga da. Urteko edozein garai da egokia bazter horretaz gozatzeko; hala eta guztiz ere, elurra dagoenean ez joateko gomendatzen da errepidea itxita izaten delako eta arriskutsua izaten ahal baita.

1936ko Gerrako erailketak

1936ko Gerran, estatu kolpearen aldekoek bertatik amilarazi zituzten errepublikaren aldeko nafar, gipuzkoar eta arabarrak, bizirik ala hilik.

  • Ameskoa eskualdearen ikuspegia Pilatosen balkoitik.
    Ameskoa eskualdearen ikuspegia Pilatosen balkoitik.
  • Pilatosen balkoia.
    Pilatosen balkoia.
  • Pilatosen balkoia.
    Pilatosen balkoia.


Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg: Dani Blanco, Argia,

Bibliografia

  • García de Albizu, Balbino; Aranzadi, Telesforo de. (2010). Conociendo el pasado amescoano. Lamiñarra ISBN 978-84-613-9872-0.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29512030
  • Commonscat Multimedia: Balcón de Pilatos / Q29512030

  • Wd Datuak: Q29512030
  • Commonscat Multimedia: Balcón de Pilatos / Q29512030
42°48′02.03″N 2°08′19.23″W / 42.8005639°N 2.1386750°W / 42.8005639; -2.1386750