Txerrikumeak
Txerrikumeak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Aretxabaleta (Gipuzkoa) |
Musika mota | punk, rock |
Urteak | 2012 - |
Taldekideak | |
Xabi Muñez Xabi Zuazabeitia Iñaki Azkunaga Julen Ibabe |
Txerrikumeak, Aretxabaletan sortutako punk-rock taldea da.
Ibilbidea
2012an hasi ziren elkartzen Xabi Muñez, Iñaki Azkunaga eta Julen Ibabe lokalean eta taldea sortu zuten. Handik gutxira Xabi Zuazabeitia elkartu zitzaien laukotea osatuz[1]. Aretxabaletan eta inguruko herrietan kontzertu ugari eman arren 2020 urtean atera zutenn aurreneko diskoa. Aurrez 2019ko abenduan diskoaren aurrerapen gisa "Berridazten" kantuaren bideoklipa atera zuten[2]. Diskoaren izena daraman "Gorabeherak" izeneko bideoklipa ere atera zuten[3].
2023ko ekainean iritsi zen bigarren diskoa. Nora heldu izena du eta aurrerapen kanta "Ez da ezer" izan zen[4].
Diskografia
- Gorabeherak (2020)[1]
- Nora heldu (2023)[4]
Erreferentziak
- ↑ a b «'Txerrikumeen' kantuak, lehen diskoan batuta - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ TXERRIKUMEAK · Berridazten (feat. Sala Strummer). (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ TXERRIKUMEAK · Gorabeherak. (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ a b «'Nora heldu' Txerrikumeak taldearen bigarren lana kalean da jada - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
- Datuak: Q97206167