Tutu (balleterako jantzia)

Emma Livry, 1862, garaiko tutuz jantzita.

Balletean, tutua gerruntze eta geruza batzuetako gona arin motz batez osaturiko jantzia da, dantzatzeko erabiltzen dena, batez ere dantza klasikoan.

Historia

Jantzi hau 1820ko hamarkadan agertu ziren, baina izen hau 1881 arte ez zitzaien eman[erreferentzia behar]. 1832an, Maria Taglionik jazkera hau zabaldu zuen: gerruntze estua eta gona arina, kapa desberdinez egina. Gona luzea bada, txorkatilaraino, tutu erromantikoa esaten zaio; laburra denean, aldiz, italiar erako tutua. Gona bat ala bestea, funtzioen arabera erabiltzen da. Esaterako, luzea Giselle obraren estilokoa da; laburra, bestetik, La Sylphidekoa.

Tutuaren ekoizpena

Dantzaria italiar erako tutu batez jantzita.

XIX. mendetik erabilitako oihalak zuriak edo zuri hautsia kolorekoak dira. Dena dela, italiar erako tutuak kolore distiratsuetan ere ager daiteke. Arinak, gardenak, finak eta argia igarotzen uzten dute.

Tutua oihal hauekin egin daiteke:

  • gaza;
  • muselina;
  • organdí;
  • tarlatana;
  • tul.

Tutua artean

Edgar Degas
Beste artistak
  • Édouard Debant-Posant
    Édouard Debant-Posant
  • Ine Veen
    Ine Veen
  • Willard Metcalf
    Willard Metcalf
  • Pierre-Auguste Renoir
    Pierre-Auguste Renoir

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Tutu bat nola egin.