Tulipa
Tulipa | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Liliales |
Familia | Liliaceae |
Subfamilia | Lilioideae |
Generoa | Tulipa Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | tulipa |
Habitat | dry soil (en) |
Tulipa edo idi-bihotza (Tulipa) Liliaceae familiako landare-generoa da. Erraboildunak, bizikorrak eta lore ikusgarrikoak dira, lorezaintzan oso erabiliak. 150 espezie inguru ezagutzen dira, eta hibrido asko ere daude, XVI. mendetik aurrera lorezainek espezie ugari gurutzatu baitituzte.
Izena
Jatorrizko izena persierazko lâleh du. Gaur egun ere Kurdistanen halale eta Iranen eta Turkian lale deitzen diote.[1] Tulipa, berriz, otomandar turkierazko tülbend ("turbante") hitzetik dator.
Ezaugarriak
Landare belarkarak eta erraboildunak dira. Zurtoin sinplea dute, batzuetan adarkatua, ia guztiz lurperatua. Lore aktinomorfikoak eta hermafroditak.
Jatorria
Espezieen jatorria Europan, Iparraldeko Afrikan eta Asian (Anatoliatik eta Irandik Txinako ipar-ekialderaino) dago. Dibertsitate handiena Pamir eta Hindu Kush mendietan eta Kazakhstango estepetan dago.
Erreferentziak
- ↑ Errekondo, Jakoba. Durbantean bihotza. Argia, 2011ko irailak 25, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-3).
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q93201
- Multimedia: Tulipa / Q93201
- Espezieak: Tulipa