Ttakun Kultura Elkartea

Ttakun Kultura Elkartea
Datuak
Motaeuskara elkartea
HerrialdeaGipuzkoa
Historia
Sorrera1991

Ttakun Kultura Elkartea Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) euskara-elkartea da.

1991ko azaroan sortu zen Lasarten, euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuarekin. Hainbat lantaldetan banatua dago, eta aisialdi-taldeak haur, gazte eta gurasoei zuzenduriko ekimenak garatzen ditu; kultura-taldeak, berriz, kultura-ekitaldiak eta Jalgi Kafe Antzokiko eduki kulturala ditu bere esku. Komunikazio-taldeak Txintxarri aldizkaria argitaratzen du.

Kanpo estekak

  • ttakun.com webgunea

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268259
  • Wd Datuak: Q12268259