Tsuruga (Fukui)
Tsuruga 敦賀市 敦賀市 (Tsuruga-shi) | ||
---|---|---|
Japoniako hiria | ||
Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Japonia | |
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Fukui | |
Jatorrizko izena | 敦賀市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 35°38′43″N 136°03′20″E / 35.64519°N 136.0555°E / 35.64519; 136.0555 | |
Azalera | 250,98 km² | |
Mugakideak | Mihama (en) , Minamiechizen (en) , Takashima (en) eta Nagahama (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 63.724 (2021eko martxoaren 1a) −2.441 (2015) | |
Dentsitatea | 253 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1937ko apirilaren 1a | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
Hiri senidetuak | Mito | |
http://www.city.tsuruga.lg.jp/sypher/www/info/detail.jsp?id=11369 www.city.tsuruga.lg.jp |
Tsuruga (japonieraz: 敦賀市, Tsuruga-shi?) , Japoniako Fukui prefekturako hiria da. 2014ko erroldaren arabera 67.044 biztanle ditu.
Geografia
Fukui prefeturaren erdialdean kokaturik dago hiria, Japoniako itsasoaren ertzean. Wakasa Badiaren parte den Tsuruga badiaren ertzean dago eta Mizushima uharte txikia dauka parean.
Historia
Bashō (1644-1694) poetak haiku famatua idatzi zuen Tsuruga badiako ilargi argiaren inguruan.
Dekretu inperial batek 1899an Erresuma Batua eta Estatu Batuekin merkatal harremanak izateko eskubidea eman zion Tsurugako itsas-portuari. 1937an eratu zen hiria.
Ekonomia
Itsas-portu garrantzitsua dauka, baina batez ere bi zentral nuklear izateagatik da ospetsua, Tsuruga eta Monju zentralak hain zuzen ere.
Ondasun nabarmenak
- Brontzezko estatuak: 1970 hamarkadako bi anime serietako brontzezko 20 estatuatik gora dago hirian. Teleserie hauek Space Battleship Yamato eta Galaxy Express 999 dira.
- Kehi santutegia.
- Saifuku-ji tenplua.
- Kehi matsubara hondartza.
Iruditegia
- Kehi santutegia.
- Saifuku-ji tenplua.
- Kehi matsubara hondartza.
- Nosaka mendia.
- Mizushima uhartea.
- Tsurugako kaia.
- Tsuruga zentral nuklearra.
- Monju zentral nuklearra.
Hiri senidetuak
- Mito (Ibaraki) (Japonia) (1965)
- Donghae (Hego Korea) (1981)
- Nakhodka (Errusia) (1982)
- Kakamigahara (Japonia) (1989)
- Taizhou (Zhejiang) (Txina) (2001)
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Udalaren webgunea.
- Datuak: Q847581
- Multimedia: Tsuruga, Fukui / Q847581