Trafalgarko gudua |
---|
Hirugarren Koalizioaren gerra - Napoleondar Gerrak |
Trafalgarko kanpaina |
|
Data | 1805eko urriaren 21a |
---|
Koordenatuak | 36°15′N 6°12′W / 36.25°N 6.2°W / 36.25; -6.2 |
---|
Emaitza | Britainiarren garaipen garrantzitsua |
---|
Gudulariak |
---|
Erresuma Batua | Frantziako Lehen Inperioa Espainia |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
Horatio Nelson † Cuthbert Collingwood | Pierre-Charles Villeneuve (GP) Federico Gravina (GP) |
---|
|
Indarra |
---|
33 itsasontzi (27 lehen lerroan, eta beste sei gehiago) | 41 itsasontzi (Frantziak 18 lehen lerroan eta beste zortzi gehiago Espainiak 15 itsasontzi lehen lerroan) |
---|
|
Galerak |
---|
458 hildako 1.208 zauritu Guztira: 1.666 | Frantzia 10 barku kapturatu, bat suntitua 2.218 hildako 1.155 zauritu 4.000 preso. Espainia: 11 itsasontzi kapturatu. 1.025 hildako 1.383 zauritu. 4.000 preso. Ondoren: 3.000 preso hil ziren itsasontzi bat ekaitza batek hondoratuta. Guztira: 13.781 |
---|
|
Trafalgarko gudua 1805eko urriaren 21ean Trafalgar lurmuturrean (Cadiz, Espainia) gertatutako itsas borroka izan zen, Napoleondar gerren barruan.
Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. 3.500 pertsona inguru hil ziren borroka honetan, gehienak espainiar eta frantsesak. Hogeita zazpi gerraontzi britainiarrek, Nelson almirantea burua zutela, hogeita hamahiru frantziar eta espainiar gerraontzi garaitu zituzten, Pierre Villeneuve almirantea buru zutela. Frantziar-espainiarrek 22 ontzi galdu zituzten, britainiarrek bat ere galdu gabe.
Britainiarren nagusitasuna itsasoan, aurreko mendean zehar eskuratua, berretsi zuen garaipenak. Gainera, Nelsonek erabaki zuen ohiko estrategiatik aldentzea, eta, etsaien aurrean itsasontziak lerrokadura berean kokatu ordez (hala zeinuak errazago egiten ziren, zailagoa zen sakabanatzea eta jomuga garbiago zegoen), britainiarren itsasarmada txikiagoa bi lerrotan paratu zuen, etsaien ontziteriaren aurrean. Eta emaitzak ezinhobeak izan ziren.
Nelson borrokan hil zen, gerra heroi bihurtuta. Frantziar eta espainiar armada batuaren burua, Pierre de Villanueve atzeman zuten, Bucentaure ontziarekin batera. Federico Gravina espainiar almiranteak alde egin zuen ontziteriaren gerakinekin, eta hilabete batzuk geroago hil egin zen borrokako zauriak zirela eta.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak