Toyosu merkatua
Toyosu merkatua | |
---|---|
豊洲市場 | |
Kanpoaldea Barnealdea Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Kōtō |
Chōchō | Toyosu |
Ur-masa | Harumi Canal (en) eta Shinonome Canal (en) |
Koordenatuak | 35°38′39″N 139°47′01″E / 35.6442°N 139.7836°E / 35.6442; 139.7836 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2018ko urriaren 11 |
Kudeatzailea | Tokyo Metropolitan Central Wholesale Market |
Erabiltzailea | Daito Gyorui (en) Chuo Gyorui (en) TSUKIJIUOICHIBA CO.,LTD (en) Tokyo City Seika Co., Ltd. (en) Q53309049 Ito Uroko (en) TOHTO SUISAN CO.,LTD (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Nikken Sekkei (en) |
Zerbitzu hasiera | 2018ko urriaren 11 |
Webgune ofiziala | |
Toyosu Market (japonieraz: 豊洲市場, Toyosu Shijō?) handizkako merkatua da Tokion, badian berreskuratutako lurretan eraikia. Bi merkatu edo arrain-lonja daude itsaskientzat, bata handizkako salerosketa egiteko eta bestea enkanteetarako, eta beste merlatu bat fruta eta barazkientzat, bakoitza bere eraikinean. Turistek enkanteen merkatua ikus dezakete bigarren solairuko estalki batean. Badira jatetxe batzuk itsaski freskoekin eta merkatuko produktuekin eta dendekin (merkatuan eta dendetan).
Tsukijiko arrain-merkatu historikoa ordezkatu zuen Toyosuk.[1] 2018ko urriaren 11n ireki zenean, munduko handizkako arrain merkatu handiena bihurtu zen.[2]
Garrantzi ekonomikoa
400 produktutik gora saltzen dira bertan, merkeenak diren algetatik hasi eta garestiena izan daitekeen kabiarreraino. Balea ere aurki daiteke. Arrain ohikoena ordea hegalaburra da, maguro.
Tokioko merkatuak kontutan harturik, 21. mendean, 700.000 tona itsas produktu lantzen ziren urtero eta honek 600 bilioi yeneko (5 bilioi euro) mozkinak ematen ziren. 2010 urtean 60.000-65.000 langile izan ziren langintza honetan; maioristak, enkantegileak, banatzaileak eta abar.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Toyosu Market» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-23 data duen 1209710822 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kanpo estekak
- Datuak: Q11633916
- Multimedia: Toyosu Market / Q11633916