Totonacapan
Totonacapan | |
---|---|
Mexiko | |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°28′N 97°22′W / 20.46°N 97.36°W / 20.46; -97.36 |
Demografia |
Totonacapan Mexikoko eskualde historiko baten izena da, batez ere Veracruz estatuaren iparraldean kokatzen dena. Eskualde hau, jatorriz, El Tajín hiri prehispanikoaren inguruan eratu zen, eta ondoren, garai kolonialean eta gaur egun arte, Papantla hiriaren inguruan.[1]
Historia
Historikoki Totonacapan askoz handiagoa zen; XIX. eta XX. mendean zehar Puebla eta Veracruz estatuetan zatitu zen. Kultura totonakoa garatu zen eremu zabal bat hartzen duen arren, gaur egun eskualdea Cazones ibaitik (iparraldean) Gutiérrez Zamora eta Tecolutla herrietaraino (hegoaldean) jotzen da. Veracruzeko beste herri batzuk Totonacapan eskualdekoak dira: Cazones, Coatzintla eta Poza Rica.
Totonakoak lurraldean nagusiak baziren ere, azteken menpe zeuden; horregatik Hernan Cortésekin bat egin zuten Tenochtitlánen aurka joateko.
Hiri nagusia Poza Rica de Hidalgo da. Gaztelania aparte totonako hizkuntza hitz egiten da.
Leku arkeologikoak
Hauek dira ezagunenak:
- El Tajín
- Cempoala
- Remojadas
Erreferentziak
- ↑ https://www.mexicodesconocido.com.mx/pueblos-y-culturas-en-el-totonacapan-i.html
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Totonacapango kulturak.
- (Gaztelaniaz):Totonacapan inguruko webgunea.
- Datuak: Q7828398