Torakozentesi

Torakozentesia pleuren arteko barrunbetik likidoa edo haizea ateratzeko egiten den proba osagarria da, beti ere pleurako isuria dagoenean.

Prozedura hau 1852n lehen aldiz deskribatu zuten.

Diagnostikoak

Pleurako likidoaren azterketa hiru arlotan egiten da: Biokimika, Mikrobiologia eta Anatomia patologikoa.

Honek guztiak arnas gaixotasun batzuen diagnostikoa ahalbidetu dezake, hala nola:

  • Bihotz-gutxiegitasuna.
  • Tuberkulosia.
  • Minbizia: Biriketakoa edo pleurakoa.
  • Neumoniak.
  • Neumotorax (Haizea pleura artean).
  • Hemotorax (Odola pleura artean).

Teknika

Torakozentesia saihetsen arteko espazioan ziztada egitean datza, toraxen. Horren bidez pleurako likidoa ateratzea da xedea, bi helbururekin: Azterketa egitea (diagnostikoa) edota toraxa likidoz hustu (tratamendua).

Neumotoraxen kasuan, haizea kanporatzea da helburua.

Azterketa biokimikoa

Proteinak eta LDH bai pleurako likidoan (Prot-p eta LDH-p) bai odolean (Prot-s eta LDH-s) aztertzean bi aukera topa dezakegu: Exudatua edo transudatua.

Exudatua

Hiru irizpide hauetatik bat gutxienez bete behar du:

    • LDH-p >200.
    • Prot-p/prot-s >0.5.
    • LDH-p/LDH-s >0.6.

Tuberkulosia, Minbizia eta Neumonia dagoenean agertzen da.

Transudatua

Aurreko irizpideak betetzen ez dituenean. Bihotz-gutxiegitasunean ikusten da.

Azterketa mikrobiologikoa

Gaixotasun infekziosoak diagnostikatu ditzakegu honen bidez, bereziki tuberkulosia.

Azterketa anatomo-patologikoa

Minbiziaren bila gabiltzanean oso baliagarria da.

Tratamendua

Torakozentesia bera izan daiteke sendabidea kasu batzuetan, baina beti ere jatorrizko gaixotasuna tratatu egin behar da, diagnostikoaren arabera.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1778213
  • Commonscat Multimedia: Thoracentesis / Q1778213

  • Wd Datuak: Q1778213
  • Commonscat Multimedia: Thoracentesis / Q1778213