The Very Small Orchestra
The Very Small Orchestra | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Lapurdi |
Instrumentuak | Harmonika, biola, gitarra |
Urteak | 2010-2020 |
Taldekideak | |
Kiki Graciet Vincent Bosler Don Rivaldo Tutti Corto |
The Very Small Orchestra Baiona ardatz zuen musika taldea zen. 2010ean sortu zen eta hasieran bi taldekide bazituen ere, 3 musikarirekin finkatu zen taldea (nahiz eta noizbehinka jende gehiagok ere parte hartu).
Taldearen oinarrian honako hiru musikari zebiltzan: Kiki Graciet (harmonika), Vincent Bosler (gitarra, ahotsak) eta 2011an elkartu zitzaien Don Rivaldo Tutti Corto (biola).[1]
Beste musikari batzuek ere hartzen zuten parte, eta batzuetan 6 musikari ere aritu izan dira taula gainean (The Very BIG Small Orchestra izen ironikoa erabiliz). Musikari hauen artean dira Denis Barthe (bateria), Jérôme Bertrand (kontrabaxua) eta Pascal Lamige (akordeoia). Willis Drummond-eko taldekideek ere parte hartu izan dute.
Diskak
- Wahou! (2012)
- II (2016)
- Gagarine (2018)
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) https://www.agorila.com/602_the-very-small-orchestra. .