Tentudíako monasterioa

Tentudíako monasterioa
Kultura ondasuna
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaBadajozko probintzia
UdalerriaCalera de León
Koordenatuak38°03′15″N 6°20′19″W / 38.054167°N 6.338547°W / 38.054167; -6.338547
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Arkitektura
EstiloaMudejar artea
Ondarea
BICRI-51-0000402

Tentudíako monasterioa Badajozko probintzian Calera de León herrian dagoen XIII. mendeko eliza-gotorlekua da. Askoren iritziz Espainiako Mudejar arteaaren adibide garrantzitsuenetariko bat da. 1931tik kultura-ondasunaren izendapena du.[1] Jatorrizko baseliza Done Jakueren Ordenaren Pelay Pérez Correak eraiki zuen. XVI. mendetik monasterioaren kategoria du.

Eraikina

Monumentuan bi alde azpimarratuko ditugu: klaustroa eta eliza.

Eliza

Elizak aldaketa asko ezagutu ditu. Gaur egun habearte bakarra du, kanoi gangaz estalia. Elizaren burua eta alboetako kaperak gehiago errespetatu ziren; kapera hauek zabalak dira eyta ertz gangak dituzte, tronpen gainean eraikiak. Kapera horietan Done Jakueren Ordenaren maistruak lurperatuta daude. Garrantzi handia du presbiterioan ikusten den azulejuzko erretaula, Francisco Niculoso Pisano artista ospetsuak egina. Erretaula hori 1518an enkargatu zen, Tentudíako gudua gogorarazteko.

Klaustroa

XVI. mendeko hasieran elizari atxiki zitzaion klaustro txiki hau. Bere estiloa mudejar da, ladreiluz egina, erdiko uraska batekin eta bi solairutan antolatuta.

Iruditegia

  • Klaustroa.
    Klaustroa.
  • Ikuspegia monasteriotik.
    Ikuspegia monasteriotik.

Erreferentziak

  1. http://www.boe.es/datos/pdfs/BOE//1931/155/A01181-01185.pdf

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tentudíako monasterioa Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz):Monasterioaren gaineko informazioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6021509
  • Commonscat Multimedia: Monastery of Nuestra Señora de Tentudía, Calera de León / Q6021509

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0000402
  • Wd Datuak: Q6021509
  • Commonscat Multimedia: Monastery of Nuestra Señora de Tentudía, Calera de León / Q6021509