Tankredo Goiurikoa (Cotentineko jauna)

Tankredo Goiurikoa (Cotentineko jauna)

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCoutances, 980
HeriotzaHauteville-la-Guichard, 1041 (egutegi gregorianoa) (60/61 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Miruel of Hauteville (en) Itzuli  (1010 (egutegi gregorianoa) -
Fressenda of Hauteville (en) Itzuli  (1025 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
ikusi
  • Onofre Goiurikoa
    Serlo I of Hauteville (en) Itzuli
    Geoffrey of Hauteville (en) Itzuli
    Drogo of Hauteville (en) Itzuli
    Roger I.a Siziliakoa
    Roberto Guiscard
    Gilen Burdinezko Beso
    Mauger of Hauteville (en) Itzuli
    William of the Principate (en) Itzuli
    Béatrice de Hauteville (en) Itzuli
    Fredesenda de Hauteville (en) Itzuli
    Humbert de Hauteville (en) Itzuli
LeinuaGoiuriko etxea
Jarduerak
Hautevilleko etxearen armarria

Tankredo Goiurikoa (latinez: Tancredus de Altavilla, frantsesez: Trancrède de Hauteville ; 980 – 1041) XI. mendeko garrantzi gutxiko normandiar noble bat izan zen. Bere garrantzi historikoa bere semeek eta ondorengoek egindakoengatik datorkio. Cotentinen jauna izan zen, Coutancesetik gertu dagoen eremua, gaur egungo Normandia Beherean.

Hainbat legenda daude Tankredoren inguruan, baina gehienek ez dute inongo oinarri historikorik. Goiuriko etxea sortu zuen eta, baliteke, Hiallten ondorengoa izatea, 920an jaiotako normandiar bat, behin Cotentinera iritsita Hialtus Villako herria sortu zuena. Hala izanez gero, Tankredo bere berriloba izango litzateke. Hala ere iturri gutxi daude Hiallt izeneko bikingo hau benetan bizi izan ote zen erakusten dutenak.

12 seme izan zituen bere bi emazteekin (baliteke biak Rikardo I.a Normandiakoaren alabak izatea) eta ezagutzen ez dugun alaba kopuru bat. Bere seme gehienek, Cotentinek eman zezakeen diru eta botere eskasa zela eta, Italiako hegoaldera bidaiatu zuten, bertan Apulia eta Calabriako kondeak bilakatuz eta familiaren adar batek Siziliako erresuma sortuz, bere konkistaren ondotik.

Ondorengoak

Bere lehen emazte Muriellarekin bost seme izan zituen eta, gutxienez, alaba bat:

  • Serlo (Normandian geratu zen)
  • Beatrix (? - 1101), lehenengo Armand Mortaingoa eta ondoren Rogerrekin ezkondu zen.
  • Godofredo, Goiuriko jauna, Loritelloko kondea
  • Gilen Burdin Beso, Apuliako kondea
  • Drogo, Apuliako kondea
  • Onofre, Apuliako kondea

Bere bigarren emazten Fredesendarekin beste zazpi seme izan zituen eta, gutxienez, alaba bat:

  • Roberto Guiscard, Apuliako kondea (1057), eta ondoren Apuliako eta Siziliako dukea
  • Mauger, Catapanatako kondea
  • Gilen, Printzipatoko kondea
  • Alberiko edo Albaredo, Alveredus latinez, batzuetan Alfredo edo Alvred gisa ere deitua, Normandian geratu zena.
  • Humberto, Normandian geratu zena.
  • Tankredo, Normandian geratu zena
  • Roger I.a Siziliakoa, Siziliako kondea 1062tik.
  • Fressenda, Rikardo I.a Capuakoarekin ezkondu zena, Aversako kondea eta Capuako printzipea.