Suspiros de España
Suspiros de España | |
---|---|
Estrellita Castroren musika-lana | |
Egilea(k) | Estrellita Castro |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
- Artikulu hau abestiari buruzkoa da; filma gaitzat duena beste hau da: «Suspiros de España (filma)»
«Suspiros de España» (euskaraz: «Espainiako hasperenak») Antonio Álvarez Alonso espainiar musikagileak moldatu zuen kanta da, pasodoble generoaren ikur bilakatu zena. 1938an, José Antonio Álvarez Cantos konpositorearen ilobak, letra gehitu zion, eta Estrellita Castrok abestu zuen Suspiros de España,[1] filmean. Ondoren, beste figura handi batzuk bertsionatu zuten (batzuetan letra aldatu zuten), Concha Piquer kasu.
Sorrera
Pasodoblea (euskaraz: «paso-bikoitza»), jatorrian, Errege Infanteriaren ibilaldi bat izan zen, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, kontzertu-pieza eta, ondoren, dantza-pieza bezala ezagun egin zena. Testuinguru horretan, urte gutxiren buruan generoaren historian funtsezkoak diren hiru pieza osatzen dira Cartagena hirian: La Gracia de Dios (Ramón Roig y Torné, 1880), Suspiros de España (Antonio Álvarez Alonso, 1902) eta El Abanico (Alfredo Javaloyes López, 1910).
Erreferentziak
- ↑ MESEGUER, Manuel Nicolás: La intervención velada: El apoyo cinematográfico alemán al bando franquista. Murtzia: Universidad de Murcia, 2004. ISBN 84-8371-463-9
Kanpo estekak
- Datuak: Q3491838
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |