Suge-belar pikart

Suge-belar pikart
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaAraceae
GeneroaArum
Espeziea Arum maculatum
Linnaeus, 1753
Polinizatzen duPsychoda phalaenoides

Suge-belar pikart[1] (Arum maculatum) araceae familiako landare espeziea da. Toki batzuetan apez-belar pikarta ere esaten zaio[2].

Taxonomia

Arum maculatum izenarekin deskribatu zuen Lineok Species Plantarum (1753) liburuan. Generoaren Arum izenak grezieraz "beroa" esan nahi du, izan ere Arum generoko espezie guztiek beroa askatzen baitute loratzen direnean. Espeziearen maculatum izenak, pikarta esan nahi du[3].

Deskribapena

Landare belarkara iraunkorra da. 2 cm inguruko errizoma bat du eta handik ateratzen da 25-40 cm-ko altuera lortu arte. Gezi itxurako hostoak ditu, 20 cm luzerakoak. Hostoen pezioloak 25 cm ingurukoak dira.

Udaberrian loratzen da. Espadize gorrixka batean antolatuta lore txiki asko ateratzen ditu ditu. Espadize hori inguratuz ezpata zuri bat ateratzen du, izatez braktea bat dena. Euliak dira polinizazioa egiten dutenak[2] eta lore horietatik baia itxurako fruitu gorri biziak ateratzen ditu.

Erabilera

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Landarearen atal ugari erabiltzen dira sendabelar gisa. Kataplasmak egiten dira hotzeriaren aurka espektoratzaile gisa erabiltzeko. Hosto berdeak erreduren aurka erabiltzen dira eta errizomak kailuen aurka. Dena dela landare toxikoa da, kaltzio oxalato kristalak eta disolbatua dituelako, eta medikuaren oharrak jarraituz soilik erabili behar da[4].

Landare apaingarri gisa ere landatzen da lorategietan, dituen kolore gorriko fruitu multzoengatik batez ere. Batzuetan suge-belar nerbiozuriarekin (Arum italicum) hibridatzen da[5].

Iruditegia

  • Lore espadizea eta ezpata zuria.
    Lore espadizea eta ezpata zuria.
  • Fruitu gorriak.
    Fruitu gorriak.
  • Hostoak.
    Hostoak.

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Elhuyar. «suge-belar pikart» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. a b «Bizi-baratzea - Apez belarra eta apez jendea» Bizi-baratzea (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  3. www.calflora.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  4. «Lords and Ladies or Cuckoo Pint, Arum maculatum, species information page. Also known as Cuckoo Pint, Friar's Cowl, Adder's Root, Starchwort» www.brickfieldspark.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  5. Plantsman v13:3. Royal Horticultural Society, 142 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q836366
  • Commonscat Multimedia: Arum maculatum / Q836366
  • Wikispecies Espezieak: Arum maculatum

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 292139
  • BioLib: 42788
  • Dyntaxa: 219557
  • EOL: 1133264
  • GBIF: 5330580
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=4354
  • IPNI: 86067-1
  • ITIS: 185363
  • NCBI: 4458
  • PlantList: kew-16240
  • W3TROPICOS: 2101905
  • USDA Plants: ARMA29
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 4A98PNT7EL
  • Wd Datuak: Q836366
  • Commonscat Multimedia: Arum maculatum / Q836366
  • Wikispecies Espezieak: Arum maculatum