Steve Reich
Steve Reich | |
---|---|
(1982) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Stephen Michael Reich |
Jaiotza | New York, 1936ko urriaren 3a (87 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Beryl Korot (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell Unibertsitatea (1953 - 1957) Juilliard School (en) (1958 - 1961) Mills College at Northeastern (en) (1961 - 1963) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Darius Milhaud |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikaria eta videographer (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Steve Reich and Musicians |
Genero artistikoa | Minimalismoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) ECM Records (en) |
stevereich.com | |
|
Stephen Michael "Steve" Reich (New York, AEB, 1936ko urriaren 3a) estatubatuar musikagile eta interpretea da. Minimalismoaren ordezkari nagusietako bat da.
Biografia
Cornell, Julliard eta Miss College eskoletan egin zituen ikasketak. Bere lehenengo obrak It's gonna rain (1965) eta Come out (1966) behin eta berriz errepikatzen eta bilbatzen diren berbaldi-zatiak dira, eta erritmoa eta erritmo-balioetan oinarritutako kontrapuntua dute ezaugarri nagusia. Musika-mota hori, minimalista deitua, New Yorken sortu zen, 1960ko hamarraldian, Terry Rileyren eskutik bereziki.
Hamarraldiaren bukaeran Reichek teknika berezi bat asmatu zuen, aldikako teknika: musika-tresnek esaldi bera jotzen dute, baina lastertasun desberdinean. Reichek prozedura hori erabili zuen Piano phase (1967) obran, eta garai hartako bere obrarik aipagarrienean: Drumming (1971), bongo, marinba eta zelestarako. 1970eko hamarraldian lastertasun berean interpretatutako erritmo-esaldiak erabiltzen hasi zen, baina kanonen modura, material soiletan oinarrituta egitura konplexuak lortzeko: Music for 18 Musicians (1976); Vermont Counterpoint (1982, 11 flautarako; horietatik 10 aldez aurretik grabatuak); The Desert Music (1984, orkestra eta abesbatzarako).
1970ko hamarkadan Euskal Herrian izan zen, eta txalaparta ezagutu zuen. Txalapartarekin liluratuta, bere obra batzuek teknika imitatzen dute[1].
Beste lan aipagarri batzuk: Tehillim (1981) hebreerazko lau salmo, erritmo bizikoak, akorde luzeekin, eta juduen folk-musikan inspiratutako melodiekin; Different trains (1988, zinta eta hari kuartetorako); The Cave (1993).
2006. urtean Praemium Imperialearekin saritu zuten, eta 2007. urtean Polar Music Sariarekin.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q262791
- Multimedia: Steve Reich / Q262791