Setter irlandar

Irlandar setterra
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Irlanda
Altueraemea: 55 cm gutxienekoa
emea: 62 cm gehienez
arra: 58 cm gutxienekoa
arra: 67 cm gehienez
Kumaldiaren tamaina7,1
Katalogo kodea120

Irlandar setterra (ingelesez Irish Setter eta irlanderaz Sotar Rua, literalki "Setter gorri") setter arrazako ehiza txakur bat da.

Jatorria XVIII. mendearen hasieran Irlandan du, garai honetan txakur arraza hau eskopeta ehizan harrapakina atzemateko hezitua izan zelarik. Antzina bi setter mota zeuden: zuria eta gorria, baina hainbat nahasketen ondorioz irlandar setterra sortu zuten. XIX. mendean zehar txakur arraza honek ospe handia bereganatu zuen, 1882an Dublin hirian Irlandar Setter Gorrixkaren Elkartea sortu zelarik. Bestalde, XIX. mendearen hasieran EEBBra ailegatu eta han ere ospetsu bilakatu zen, handik aurrera mundu osoan ehiza txakur arraza ezaguna bihurtu zelarik.

Bitxikeria

Irlandako Errepublikako Bus Éireann autobus konpainiak irlandar setter gorrixka ikurtzat du.

Iruditegia

  • Irlandar setterra.
    Irlandar setterra.
  • Muturra.
    Muturra.
  • Albotik.
    Albotik.
  • Harrapakinaren norantza adieraziz.
    Harrapakinaren norantza adieraziz.

Kanpo estekak

  • Irlansar Setter Gorrixkaren Elkartea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q38761
  • Commonscat Multimedia: Irish Setter / Q38761

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph187974
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q38761
  • Commonscat Multimedia: Irish Setter / Q38761