Serbo-Bulgariar Gerra (bulgarieraz: Сръбско-българска война, serbieraz: Српско-бугарски рат, Srpsko-bugarski rat) Serbiako Erresuma eta Bulgariako printzerriaren arteko gerra izan zen, 1885eko azaroaren 14 eta 28 artean iraun zuena. Serbiak gerra hasi zuen baina erabateko porrota jasan zuen. Austriak Bulgariari inbasioa gelditzeko eskatu zionena, su-etena adostu zuten. Ituna 1886ko martxoaren 3an sinatu zuten Bukaresten. Bertan status quo ante bellum mantentzea adostu zuten. Gerraren ondorioz, europar herrialdeek Bulgariako bateraketa onartu zuten.[1][2]
Erreferentziak
- ↑ Anderson, Frank Maloy; Hershey, Amos Shartle. (1918). Handbook for the Diplomatic History of Europe, Asia, and Africa 1870-1914. Washington, DC: National Board for Historical Service, Government Printing Office, 124–126 or..
- ↑ Kennan, George Frost. (1979). The Decline of Bismarck's European Order: Franco-Russian Relations, 1875-1890. , 103-222 or..
Kanpo estekak