Sanabriako lakuaren Natura Parkea
Sanabriako lakuaren Natura Parkea | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | parke natural |
Azalera | 22.365 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°07′21″N 6°43′09″W / 42.1225°N 6.7192°W / 42.1225; -6.7192 |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Sanabriako lakuaren Natura Parkea (leonesez: Llagu de Senabria) Zamorako probintziako (Espainia) naturagune babestua da, izen bereko eskualdean kokatutakoa, Segundera eta Cabrerako mendilerroen ingurunean. 22.365 hektareako azalera dauka, eta barne hartzen du Iberiar penintsula osoan glaziarrek sortutako lakurik handiena. Natura Parke izendatu zuten 1978an.
Lakua 997 metroko altueran dago, inguruan Pena Trevinca (2.124 m) duelarik.
Galende, Cobreros, Trefacio eta Porto de Sanabriako udalerrietan zabaltzen da. Interpretazio zentroa San Martín de Castañedako monasterioan dago, Galenden.
Kanpo estekak
- Datuak: Q6467994
- Multimedia: Sanabria Lake Natural Park / Q6467994
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |