San Mamés de Aras
San Mamés de Aras | |
---|---|
gune populatua | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Municipality of Cantabria | Voto |
Posta kodea | 39764 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′25″N 3°30′41″W / 43.356944444444°N 3.5113888888889°W / 43.356944444444; -3.5113888888889 |
Altuera | 40 m |
Demografia |
San Mamés de Aras Kantabriako Voto udalerriko herrietako bat da. 2008ko erroldaren arabera, 121 herritar zituen, hala ere, uda garaian jende gehiago egoten da turismoa dela eta.
Inguru naturala eta kokapena
Itsas mailatik 40 metrotara dagoela, San Mamés de Aras Laredoko hondartzatik gertu dago, zehazki 12 kilometrora. Zenbait mendik eskualde hori inguratzen dutenez, mendizaletasunaz gozatzeko aukera dago.
Eskualde horretako herri nagusia (Bádames) ere oso hurbil dago, 200 metrora. San Mamés de Aras Bilbotik 60 kilometrora eta Santandertik 53,5 kilometrora dago.
Historia
Azken urteetan aldaketa handiak gertatu dira herri hontan. 2009an mediku kontsulta ireki zuten eta San Mamés de Aras eta inguruetako herriak batzen dituzten errepideak asko hobetu zituzten, San Mamés de Aras haiekiko hurbilduz.
Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak abuztuaren 6-7 bitartean izan ohi dira eta hurbil dagoen futbol zelaia txosnaz betetzen da; kontzertuak eta bestelako ekitaldiak ospatzen dira bertan. Festa ez ezik, urtero herritar guztiak batzen dira denok batera bazkaltzeko edo afaltzeko.
Ikus, gainera
- Voto
Kanpo estekak
- Datuak: Q9073571
- Multimedia: San Mamés de Aras / Q9073571