San Antonio hondartza

San Antonio hondartza eta Sandinderi irla
43°23′11″N 2°41′21″W / 43.38639°N 2.68917°W / 43.38639; -2.68917

San Antonio Bizkaiko hondartza da, Busturiko udalerrian kokatua.

Ezaugarriak

Busturia eta Sukarrieta alboko BI-631 errepidearen alboan dago hondartza. Abiña auzora edo BBKk antolatutako udalekura daraman bidea hartu beharra dago. Gernikako itsasadar barruko ezkerraldeko hondartza, Sandindereko irla hondartzatik gertu aurki dezakegu. Itsasbehera denean, hondartza eta irla elkarturik geratzen dira. Ur korronteak arriskugarriak suerta litezke. Guztira 350 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 29.000 m2-ko azalera dauka eta 13.000 m2-ko azalera itsasgora denean.

Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea ere ertaina da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da.

Jakingarriak

Hondartzaren ondoan, atsedenleku eder bat dago, eta umeentzako jolasak. Horrez gain, baseliza txiki bat ere aurki daiteke.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Hondartzari buruzko informazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11699722
  • Wd Datuak: Q11699722


Bizkaiko hondartzak

Antzoras • Areeta • Aritzatxu • Armintzakale • Arriatera • Arriboleta • Arrigorri • Arrigunaga • Astondo • Atxabiribil • Bakio • Barinatxe • Ea • Ereaga • Gorliz • GorrondatxeIsuntza • Kanala • KanalapeKarraspioLa ArenaLagaLaidaLaidatxuLapatzeakMeñakotzMuriolaOgellaOndartzape • Plentzia • San Antonio • Toña