SKT Sekuentzia
SKT Sekuentzia | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zarautz (Gipuzkoa) |
Musika mota | Rock, Hip hop |
Urteak | 2002 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | MusikHerria |
Taldekideak | |
Imanol Epelde Mattin Epelde Gari Larrañaga | |
Lehengo taldekideak | |
Antxu Mattin Ostolaza | |
Informazio gehigarria | |
SKT Sekuentzia taldearen orria Jamendon |
SKT Sekuentzia 2002 inguruan Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da. Boskotetzat hasi ziren, rock eta hip hop doinuak nahasiz. 2006an, lehen diskoa kaleratu zuten: Hautsetik, MusikHerria diskoetxearen laguntzaz.[1] 2008an, boskotetzat azken kontzertua eman zuten, Arraio Irratiaren bigarren urteurrenean. Gaur egun, hirukotetzat ari dira.[2]
Musika, hitz eta kontzeptu aldetik, osotasunean, oso planteamendu bitxia dauka taldeak, eta musika estilo ia guztietara zabalik daude: hardcorea (zentzu zabalenean), rapa, musika elektronikoa, ildo akustikoa, metala, bertsoak... Hitzetan, berriz, bidegabekerien eta zapaltzaileen kontrako salaketa, umorea, ironia barra-barra, eta sentimenduetan barrena begiratzeko jarrerak erakusten dituzte.[1]
Taldekideak
Oraingo taldekideak
- Imanol Epelde: ahotsa
- Gari: gitarra
- Mattin Epelde: bateria
Lehengo taldekideak
- Antxu: gitarra
- Mattin Ostolaza: baxua
Diskografia
Diskoak
Bildumetako parte-hartzeak
- “Zureak dira” abestia, ZAGA 10 urtez bilduman (2005).
- "Ayo, azenayo!" abestia, MusikHerria 2. bilduma bilduman (2006)
- "Zureak dira" abestia, Musika askea mundurat bilduman (2006).
- "Tiro paraboliko zuzena" abestia, Urtez urte sokak apurtuz! bilduman (2006).
Erreferentziak
- ↑ a b Barandiaran, Iker. (2006-09-17). «SKT Sekuentzia: «Zuzenean, antzerkiaren bidez, saiatzen gara sekuentzia guztiei lotura ematen»» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- ↑ Aranzabal, Oier. (2009-07-05). «"Etxe bat", SKT Sekuentzia Raperoen lan berria» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
Kanpo estekak
- «SKT Sekuentzia», Jamendo.com webgunean. SKT Sekuentzia taldearen informazioa, eta diskografia osoa entzungai.
- Datuak: Q12266720