Ségou eskualdea
Ségou eskualdea | |
---|---|
Mali | |
Administrazioa | |
Estatua | MLI |
Izen ofiziala | Région de Ségou |
ISO 3166-2 | ML-4 |
Hiriburua | Ségou |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°22′05″N 5°16′24″W / 13.3681°N 5.2733°W / 13.3681; -5.2733 |
Azalera | 64.821 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 2.336.255 (2009) |
Dentsitatea | 36,04 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu-eremua | UTC (UTC±0) |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Ségou Mali erdialdeko eskualdea da. Hegoaldean Sikasso eskualdearekin du muga, hego-ekialdean Burkina Fasorekin, ekialdean Mopti eskualdearekin, iparraldean Tombouctou eskualdea eta Mauritaniarekin eta mendebaldean Koulikoro eskualdearekin. 64.821 km²ko azalera du eta 2009an 2.336.255 biztanle zituen[1]. Hiriburua Ségou da.
Geografia
Ségou eskualdea Sahelean dago. Klima erdi-agorra da, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera (urteko prezipitazioa 513 mm). Niger eta Bani ibaiek sail ureztatuko laborantza (arroza, azukre-kanabera) ahalbidetzen dute. 1934 eta 1945 artean frantziar kolonizatzaileek Markalako urtegia, Maliko handiena, eraiki zuten Niger ibaian[2]
Banaketa administratiboa
Ségou eskualdea zazpi barrutitan (cercle) banaturik dago: Barouéli, Bla, Macina, Niono, San, Ségou eta Tominian.
Erreferentziak
- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Ségou artikuluko informazioa erabili zen.
Kanpo estekak
- Datuak: Q656845
- Multimedia: Ségou Region / Q656845