Romain Cannone

Romain Cannone

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBoulogne-Billancourt, 1997ko apirilaren 12a (27 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaJohn Jay High School (en) Itzuli
Sacred Heart University (en) Itzuli
(2015 - 2016)
NEOMA Business School
(2016 - 2018)
SKEMA Business School
(2019 - 2021)
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Lateralitateaeskuina
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna  (2021eko irailaren 8a)

Facebook: romain.cannone.5 Instagram: romaincannone LinkedIn: romain-cannone-0895bb10b Edit the value on Wikidata

Romain Cannone (Boulogne-Billancourt, 1997ko apirilaren 12a), frantziar eskrimalaria da, ezpatarekin Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu duena[1].

Biografia

Frantzian jaio bazen ere haurra zela familia Brasilera joan zen bizitzera eta 12 urte zituela New Yorkera aldatu ziren[2]. 13 urterekin hasi zen eskrima praktikatzen Michael Mokretsov entrenatzailearekin[3].

2019ko Budapesteko Munduko txapelketan 30. egin zuen eta nazioarteko posturik onena 7.a zuen Vancouverren 2019ko otsailaren 8an lortua. Tokioko Olinpiar Jokoetarako erreserban zegoen eta doping test baten ondorioz Daniel Jérent taldetik kendu zutenean sartu zen Frantziako selekzioan[4]. Taldeko kide gazteena zen. Olinpiar Jokoetan fase guztiak gaindituz joan zen eta finalean Gergely Siklósi hungariarra garaituta urrezko domina lortu zuen.

Nazioarteko palmaresa

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
01 !1. postua, urrezko domina Ezpata bakarka

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Romain Cannone wins men’s fencing individual épée in debut Olympics» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  2. (Ingelesez) «Who is Romain Cannone, the Olympic champion that nobody expected at the Olympics?» CC EveryBody 2021-07-25 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  3. (Ingelesez) «MICHAEL MOKRETSOV, HEAD COACH» NEW YORK FENCING ACADEMY 2018-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  4. (Ingelesez) Presse, AFP-Agence France. «French Pull 2016 Fencing Champion Jerent From Tokyo Team For Doping» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107340019
  • Commonscat Multimedia: Romain Cannone / Q107340019

  • Wd Datuak: Q107340019
  • Commonscat Multimedia: Romain Cannone / Q107340019