Ri Jong-sik

Ri Jong-sik
Bizitza
JaiotzaPiongiang, 2000ko otsailaren 14a (24 urte)
Herrialdea Ipar Korea
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria

Ri Jong-sik (koreeraz: 리정식, 2000ko otsailaren 14a) Ipar Koreako kirolaria da, mahai-tenisean lehiatzen dena. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta zilarrezko domina lortu zuen binakako torneo mistoan, Kim Kum-yong-ekin batera.[1]

Ibilbidea

2015ean egin zuen debuta nazioarte mailan Asiako gazte mailako mahai-tenis txapelketan[2]. 2022ko Asiako Jokoetan ere parte hartu zuen baina ez zuen dominarik lortu.[2]

2024ko apirilean Ri Jong-sikek eta Kim Kum-yongek Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuten Espainiako bikotea garaitu ondoren, 4-3 emaitza justuaz[3]. Ipar Koreakoak izanik Nazioarteko Mahai-tenis Federazioaren sailkapenean ez ziren agertzen eta azken postuan ezarri zituzten. Sorpresaz rankingeko bigarrena zen Japonia garaitu zuten lehenengo kanporaketan, 4-1 emaitzaz.[4]

Finalera iristea lortu zuten eta txinatarren aurrean 4-2 galdu zuten. Lorturiko zilarrezko domina, Ipar Koreak lorturiko lehenengo domina izan zen zortzi urteren ondoren.[5]

Nazioarteko palmaresa

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Binakako mistoa

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) MCKIRDY, Andrew. «North Korea Win First Olympic Medal In Eight Years With Table Tennis Silver» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  2. a b «Ri Jong Sik - results at the ITTF tournaments» tabletennis.guide (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  3. (Koreeraz) «북 탁구 혼성복식팀, 파리 올림픽 참가 자격 획득» SPN 서울평양뉴스 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  4. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  5. (Ingelesez) MCKIRDY, Andrew. «North Korea Win First Olympic Medal In Eight Years With Table Tennis Silver» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q128035429
  • Wd Datuak: Q128035429