Prokontsul
Prokontsula, erromatar kontsularen delegazio bidez, probintzien administraziorako sortutako erromatar magistratura bat da.
Kontsulen funtzioak, konkistatutako lurraldea hedatzen zen heinean, probintzia bakoitzerako delegatu behar izan ziren: lehenik kontsul funtzioak zituzten uharte kuestoreengan (uharteetan K.a. 227tik), eta, ondoren, prokontsul (edo propretore)engan Hispania Citerior eta Hispania Ulterior probintzientzako (K.a. 197an).
Kontsul baten agintaldia amaitu ondoren, ohikoa zen Erromako Senatuak, denbora batez, probintzia bat gobernatzeko lana ematea. Kasu horretan, prokontsul kargua jasotzen zuen, horrekin, imperiuma eta zegokien probintziaren agintea zuelarik.
Ikus, gainera
Lepo prokontsularra
Kanpo estekak
- Datuak: Q2912782