Pogo makila
Pogo makila lurrean jauzika aritzeko gailua da.
Mekanika
Jatorriz jauzia malguki baten laguntzaz egiten bazen ere, gerora beste teknologiak ere aplikatu dira.
Jauzilariak oinak pedaletan ezartzen ditu beheko muturretik hurbil, eta oreka mantenduz. Gero, belaunak tolestuz, jauzi egiten du, malgukiari indarra transmitituz, eta honek jauzilaria goraka proiektatuz. Prozesu hau behin eta berriro errepikatuz, erabiltzailea jauzika mugitzen da.
Erabilpena
Jostailu bezala erabil daiteke, baina muturreko kirol tresna gisan ere bai (extreme pogo edo Xpogo).[1]
Asmatzaileak
1891ean, EEBB-etan, George H. Herringtonek hanka bakoitzean malgukiak zuen sistema patentatu zuen, "distantzia eta altuera luzeak gainditzeko". Gero, pogo makila Max Pohlig eta Ernst Gottschall alemaniarrek asmatu zuten; 1920ean Hannoverren patentatu zuten. Itxuraz pogo hitza asmatzaile hauen abizenen lehenengo hitzen nahastea da.[2]
Bilakaera
Ostean, jauzi egiteko sistemak eta kirtenaren diseinuak hainbat hobekuntza izan ditu, gailuaren ahalmenak handituz.[3],[4] ,[5] ,[6]
1976an, punk mugimenduak garatutako dantza bortitz bereziari pogo izena eman zitzaion, dantzaren jatorrizko bertsioa gailu honekin egiten zen bezalako mugimendua egiten zelako.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1506083
- Multimedia: Pogo sticks / Q1506083