Piramide karratu
Piramide karratua | |
---|---|
Taldea | Johnsonen solidoak J92 – J1 – J2 |
Aurpegi kopurua | 4 triangelu + karratu bat |
Ertz kopurua | 8 |
Erpin kopurua | 5 |
Erpin-konfigurazioa | 4(32.4) (34) |
Simetria-taldea | C4v |
Schläfli sinboloa | { } v {4} |
Propietateak | Ganbila |
Poliedro duala | Autoduala |
Garapena |
Geometrian, piramide karratua poliedro bat da, oinarrian karratu bat eta beste aurpegiak triangeluarrak dituena. Alde triangeluarrek erpin bat partekatzen dute, goierpin deiturikoa; erpin hori ez dago oinarriaren plano berean.
Johnson-en solidoak (J1)
Piramidearen alboko aurpegi guztiak triangelu aldeberdinak badira, piramidea Johnsonen solidoetako bat da (J1). Johnsonen solidoak 92 dira; eta Norman Johnson-ek izendatu eta deskribatu zituen, 1966an.
Johnsonen piramide karratuaren alboko ertza bada, garaiera () (oinarriaren erdigunetik kuspiderainoko distantzia), gainazalaren azalera () (bost aurpegiena) eta bolumena () formula hauen bidez kalkula daitezke:
Beste piramide karratu batzuk
Beste piramide karratu batzuetan, alboko aurpegiak triangelu isoszeleak dira.
Orokorrean, oinarriko aldearen luzera eta garaiera badira, piramidearen gainazalaren azalera eta bolumena honela kalkula daitezke:
Poliedro duala
Piramide karratua, topologikoki, poliedro autoduala da.
Piramide karratuaren duala | Dualaren garapena |
---|---|
Ikus gainera
Tetraedroa | Piramide pentagonala | Piramide hexagonala |
---|---|---|
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Square pyramid" MathWorld-en.
- (Ingelesez) Virtual Reality Polyhedra www.georgehart.com: The Encyclopedia of Polyhedra (VRML model)
- Datuak: Q1075704
- Multimedia: Square pyramid (J1) / Q1075704