Philae (espaziontzia)

Philae, kometaren gainazalerantz (artista irudia).

Philae ESAren Rosetta espazio-ontziaren modulu bat da, kometaratzen den lehen gailua.

Ezaugarriak

Philae moduluaren izena Egiptoko Philae (Filae) tenpluan oinarritzen da. 1,3 x 1,5 metro neurtzen du, eta 100 kiloko pisua du. Zulatzeko makina bat du, laginak atera eta laborategi kimikoan aztertzeko[1].

Helburua

Modulu honen helburua, 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometan (1969an aurkitu zuten) lur hartzea da. Arpoi batzuekin eutsiko dio kometari, eta bertan egongo da hiru hilabetez[1].

Hasieran kometako hainbat lekutan ikusi zituzten lur hartzeko moduko guneak. Azkenean "J" puntua, Agilkia izenekoa, hautatu zuten lehiaketa batean, argiztapen ona eta lurzoru laua edukitzeagatik[1].

67P/Txuriumov-Gerasimenko izeneko kometatik 22,5 kilometrora dagoenean banatuko da Philae Rosettatik, eta zazpi ordu geroago lurreratuko da kometaren azalean. Azkeneko momentuan irudiak Lurrera bidaltzen hasiko da[1].

Philae moduluaren iritsiera

'Philae' modulua 2014ko azaroaren 12an iritsi zen 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometara. Hurrengo egunean, lehen argazkia bidali zuen kometaren azaletik. Kometaratzeko operazioan arpoiak botatzeko sistemak arazoak izan eta ez zen piztu behar bezala, eta bi aldiz errebotatu zuen[2].

Azaroaren 14an, geldirik zegoen 'Philae', bateria faltagatik, azken egunetan, Eguzki izpirik jaso ez zuelako eta energiarik gabe geratu zelako. "Atseden egoeran" sartu aurretik, halere, datu garrantzitsuak bidali ahal izan zituen[3].

Galeria

  • Philae kometan lurreratzen, irudikapena
    Philae kometan lurreratzen, irudikapena
  • Philaeren oinarriko torlojuak
    Philaeren oinarriko torlojuak

Erreferentziak

  1. a b c d «'Rosetta': 67P kometan lur hartzeko misioaren nondik norakoak», EiTB, 2014-11-12
  2. «'Philae'k lehen argazkia bidali du kometaren azaletik», Berria, 2014-11-13
  3. «"Lo" dago 'Philae', bateria faltagatik», Berria, 2014-11-15

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1041962
  • Commonscat Multimedia: Philae (spacecraft) / Q1041962

  • Wd Datuak: Q1041962
  • Commonscat Multimedia: Philae (spacecraft) / Q1041962