Pentatloi modernoa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan

Pentatloi modernoa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan
Irudia
Motakirol diziplina olinpiko
Honen parte da2024ko Udako Olinpiar Jokoak
Data2024
2020
KokalekuArena Paris Nord (en) Itzuli
Versaillesko jauregia
HerrialdeaFrantzia
Kirolapentatloi moderno
Osatuta

Webguneolympics.com…

Pentatloi modernoa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan Parisko Versaillesko jauregian eta Vélodrome Nationalean jokatuko da abuztuaren 8tik 11ra. Versaillesko jauregiak hartuko ditu pentatloi modernoaren proba guztiak eskrima ezik, hori Vélodrome Nationalean izango da. Gizonezkoen lehiaketa eta emakumezkoen lehiaketa jokatuko dira.

Pentatloi modernoa

Pentatloi modernoak bost kirol batzen ditu: pistolarekin tiroa, ezpatarekin esrkima , 200 metroko igeriketa librea, zaldi gaineko saltoak eta 3,2 kilometroko zelaiko lasterketa[1].

Sailkapena

72 atletak hartuko dute parte, 36 gizonezkok eta 36 emakumezkok, herrialde bakoitzeko eta genero bakoitzeko bi atletak gehienez. Frantziak, herrialde antolatzailea denez, genero bakoitzeko atleta banarentzako tokia segurtaturik izango du eta beste bi plaza unibertsal ere banatuko dira.

Gainerako 33 atletek Munduko txapelketetan eta Kontinentetako txapelketetan lortuko dute sailkapena. Kontinentetako txapelketetatik 20 atleta sailkatuko dira kuota hauek betez; Afrika eta Ozeaniako bana, Amerikako bost, Europako zortzi eta Asiako bost. 2023ko eta 2024ko Munduko Txapelketek beste hiruna atleta sailkatuko dituzte. Gainerako sailkatuak UIPM zerrenda linpikoaren arabera sartuko dira lehiaketan.

Dominak

Domina-taula

  *   Nazio antolatzailea (Frantzia)

RankingaherrialdeUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1 Egipto1001
 Hungaria1001
3 Frantzia*0101
 Japonia0101
5 Hego Korea0011
 Italia0011
Guztira (6 herrialde)2226

Ekitaldiak

Proba Urrea Zilarra Brontzea
Gizonezkoak
xehetasunak
Ahmed El-Gendy
 Egipto
Taishu Sato
 Japonia
Giorgio Malan
 Italia
Emakumezkoak
xehetasunak
Michelle Gulyás
 Hungaria
Élodie Clouvel
 Frantzia
Seong Seung-min
 Hego Korea

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Branch, John. (2008-11-27). «Modern Pentathlon Gets a Little Less Penta» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109317227
  • Wd Datuak: Q109317227
  • i
  • e
  • a