Paula Suárez
Paula Suárez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1998ko azaroaren 17a (25 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Paula Suárez Chasco (Gasteiz, Araba, 1998ko azaroaren 17a[1]) ziklo-kros modalitateko txirrindularia eta ingeniaria da.
Kirol ibilbidea
Patinajean hasi zen lehenbizi, saskibaloian eta futbolean ibili zen ondoren eta 14 urterekin hasi zen bizikletan, 4 urte zaharragoa den Ruben anaiaren urratsei jarraiki. 2015ean Ziklo-krosean lehiatzen hasi zen. 2017an lehenengo klubean sartu zen, Sopela- Ugeragan eta 2019an Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldera pasa zen. 2019an Euskadiko Ziklo-kroseko txapeldun izan zen 23 urtez azpikoen kategorian.[2]
Berriki mendiko bizikletarekin ere hasi da XCO-n lehian.[3]
Palmaresa
- Euskal Herriko Ziklo-kros Txapelketa
- Txapelduna (2): 2019, 2021
- Bigarren (1): 2018
- Espainiako Ziklo-kros Txapelketa (<23 urte)
- Hirugarren (1): 2020
- Munduko Ziklo-kros Txapelketa (<23 urte)
- 25. postua (1): 2020
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Archives, Cycling. «Paula Suárez Chasco» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- ↑ Berria. «Gorka Izagirre eta Paula Suarez ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- ↑ Agirrebengoa, Eñaut. «Gozamen hutsezko pedalkadak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
- Datuak: Q80453468